Hitz egin dezagun Nafarroaz eta nafarrez


2023ko abuztuaren 28an - 08:03
Azken eguneraketa: 10:10
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Joan den ekainean, gure izenpean, Eusko Ikaskuntzak Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan. Euskara eta nazio identitateak izeneko liburua argitaratu zuen (haren web orrian deskarga daiteke). Ikerketa horretan defendatzen da Nafarroan euskal eta espainiar nazionalismoen arteko azpiko lehia nazional estua dagoela, eta borroka hori bereziki euskararen inguruan gauzatzen dela. Eta aurreikusi zitekeenez, gure lanak sortutako erreakzio gehienak gai gatazkatsu horretan zentratu dira, baina norabide guztiz kontrajarrietan. Zenbait zehaztapen egin nahiko genituzke.

Lau urtez ondu dugun ikerketa Nafarroan oso ezaugarri desberdineko (geografikoak, belaunaldiartekoak, politikoak eta ideologikoak) hainbat sektoretan jaso ditugun iritzietan eta jarreretan oinarritzen da funtsean. Ahal izan dugun neurrian, gure lana Nafarroako herritarren sentimendua biltzea eta aztertzea izan da, eta hori dena Nafarroako elkarteen munduko eta esparru akademikoko adituekin kontrastatzen saiatu gara denbora guztian. Orotara, berrehun pertsonak baino gehiagok hartu du parte gure prozesuan. Garrantzi berezia ematen diogu horri, kontuan hartzeko moduko lagina osatu dela uste baitugu. Esaten denaren zati handi bat Nafarroako gizon eta emakume askoren iritzia besterik ez da, batzuetan hainbat datu estatistikoren bidez kuantifikatua.

Iritzi horiek ederki irudikatzen dute Nafarroako herritarrek, oro har, adierazten duten ezinegona hain etsaitua eta polarizatua dagoen giro politikoaren aurrean. Era berean, eta paradoxa bada ere, behin baino gehiagotan pertsona horiexek dira beste aldeari minduta egoteko arrazoirik izan dezaketela ukatzen diotenak. Ondoez horren analisiak eta inplikazioek gidatu dute gure azterlana, bi alderditan zentratuta bereziki: ideologikoa eta politikoa.

Arlo ideologikotik nabarmendu nahi dugu zein zabalduta dagoen benetako nafartasunaren elkarrekiko ukapena. Espainiar nazionalismoak uste du abertzaleen jarrerek Euskal Herri barruko bultzadari erantzuten diotela soilik, eta euskal nazionalismoak, berriz, uste du nabarrismo erregionalistak edo konstituzionalistak espainiar bultzada hutsari erantzuten diotela. Hau da, alde batek uste du bestea euskal herritarra dela esentzian, eta besteak, aldiz, besteak espainiarrak direla esentzian. Elkarri zilegitasuna kentzen diote, hortaz. Non dago nafartasuna?

Ez dirudi Nafarroako identitate bakar bati buruz hitz egin daitekeenik. Nafar sentimendu sendoa dago, hori bai, baina ia beti Espainiari zein Euskal Herriari lotua

Lanean diogunez, ez dirudi Nafarroako identitate bakar bati buruz hitz egin daitekeenik. Nafar sentimendu sendoa dago, hori bai –jendea harro sentitzen da nafarra izateaz–, baina ia beti Espainiari zein Euskal Herriari lotua. Bizikidetza demokratikorako oztopoak argiak dira: bi ideologia eta sentimendu horiek zilegi dira demokrazian, baina nola eztabaidatu Nafarroari buruz, beste aldea ez dela benetan nafarra uste badugu?

Arlo politikoari dagokionez orain, alderdi politikoek beren erosotasun eremu erlatibotik irteteko eta jarraitzaileen atxikimendua zalantzan ipintzeko inolako mugimendurik egiteko interesik ez izateak ere bere inplikazioak ditu, eta era horretara, euskara Nafarroako konfrontazio sozial eta politikoaren tresna nagusietako bat bihurtu da. Euskal nazionalismoak euskara babesten du bere ideologiaren esentzian dagoelako, eta uste duelako euskara zabaltzeak hauteskunde etekin logikoa ekarriko diola. Espainiar nazionalismoa, aldiz, euskarari ematen dion babesa mugatzen saiatzen da, ez delako esentziala bere ideologian (gaztelera da), eta euskararekin batera boto abertzalea handituko dela pentsatzen duelako. Gure azterlanean saiatu gara frogatzen ez dagoela euskararen eta boto politikoaren arteko kausazko harremanik, eta uste dugu puntu hori argitzeak erlatibizatu dezakeela nolabait euskararen inguruko eztabaida politikoa. Zalantzarik ez, hori lortzea onuragarria izango litzateke bai euskararentzat, eta bai errespetuzko giro sozial egokiagoa eraikitzeko.

Ez dugu epaileen papera hartu nahi izan, eta ez dugu uste Eusko Ikaskuntzaren zeregina ere hori denik. Gure eginkizuna izan da, batetik, Nafarroako herritarren iritziak jasotzea; eta, bestetik, proposamen edo jarrera jakin batzuek politikan zein administrazioan izan ditzaketen inplikazioez edo ondorioez ohartaraztea. Ez dagokigu jarraitu beharreko politikak ezartzea, argi dago, baina azaldu behar dugu demokrazian ezinbestekoa dela berdintasunaren bilaketa aniztasunaren errespetuarekin lotzea. Hortik abiatuta, ohartarazi dezakegu, adibidez, euskararen ofizialtasunaren inguruan dauden inkongruentziez, berdintasun irizpidetik ikusita; edo espainiar eta euskal nazionalismoek hizkuntzari ematen dioten berebiziko garrantziak bide itsura garamatzala; edo, esan bezala, euskararen ezagutza areagotzeak ez dakarrela berarekin euskal nazionalismoaren zabalpena.

Hausnarketa arrazionala eta ez hain biszerala behar da. Premiazkoa iruditzen zaigu ideia horiek guztiak giro lasaiago batean aurrez aurre jarri ahal izatea, eta hori bakarrik lortu daiteke gutxieneko konfiantza maila erdietsita, bai herritarren arteko harremanetan zein herritarrak eta Administrazioaren artekoetan. Eta hala uste dugu entzun ditugun nafar gehienek hala adierazi digutelako. Laburbilduz, Eusko Ikaskuntzaren azterlan honek Nafarroako gizartean kultura demokratikoa sendotzen laguntzeko saio bat izan nahi du.

Txoli Mateos, Amaia Nausia eta Julen Zabalo

Eusko Ikaskuntzaren "Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan: bizikidetza" proiektuaren Talde Eragileko kideak

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.