Eusko Ikaskuntza, nora zoaz?

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eusko Ikaskuntzak argitaratutako Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan liburua irakurri berri, badira kezka eragin diguten zenbait atal, euskararen eremukoak bereziki. Horietako batzuk aipatuko ditugu.

Jarrera salomoniko batetik heltzen diote egileek auziari. “(Euskararen) gainbeheraren arrazoiez… prozesu natural bati buruz hitz egin duenaren aurrean, kausa exogenoez, diglosiaz eta euskararen aurkako errepresioaz hitz egitea nahiago duen ildoa ere badago”. Egon ez dago hizkuntzen heriotza “naturalik”, eta areago, euskararen (euskaldunon) aurkako errepresioa iritzien mailan sailkatzea harrigarria gertatzen da, jarraian Frankismoan (ez beste ezein garaitan) jasandako zapalkuntza aipatzen bada ere. Hizkuntz bazterketa mendeetan jasan dugu, gaurdaino.

ETAren "zernahitarakoari" ere heldu diote egileok. "ETAren euskararen defentsak biolentziarekin lotzea ekarri zuen... euskara politizatzea, eta euskara mehatxu gisa ikusarazi alderdi eta sektore batzuen artean, PSNren kasuan bezala". Alabaina, PSOEren euskarafobia ETA sortu baino askoz lehenagokoa da, tamalez. Edonola ere, euskara eta ETAren arteko lotura egiteko ausardia duenak, ez lituzke gaztelera eta Borboien, Francoren, edota Guardia Zibilaren artekoa eta horiek ezarritako inposaketa aipatu beharko lehenik?

Testuan, euskararen egoeraz egiten den argazkia egungo unekoa da. Hasierako zertzelada apurrez at, euskarak izan duen bilakaerari eta zergatiei ez zaie erreparatzen. Epai gordina bota bai, ordea: “Nafarroa euskal hiztuna ez den lurralde bat da gehienbat, biztanleriaren 3/4ek ez baitaki”. To hori! Bestalde, Nafarroako euskararen egungo jakite mailari edota erabilerari buruzko datuak ez daude ondo azalduta.

Abertzaleek hizkuntz eskubideak aldarrikatzen dituzte (egiten dutenean). Espainiar nazionalistek ukatu edo mugatu, zapaldu. Bidegabekeria galanta da batzuk eta besteak maila berean jartzea

Zoritxarreko esaldirik ez da falta. Berbarako, "zaila da euskararen inguruko tentsioa lasaitzea, hizkuntza hori proiektu politikoren bati estuki loturik doalako susmoa badago". Edota: "Hainbat arrazoirengatik… euskara polemikarekin eta eskandaluarekin lotzen da etengabe, Nafarroako Administrazioko lanpostu batzuetan euskara baloratzean gertatzen den bezala" . Batetik, euskara ez dago ezein proiektu politikori "estuki" lotuta (bestela geundeke). Aldiz, euskara abertzaletasun erradikalari lotzeko ahalegin etengabea badago, euskara (komunitate euskalduna) desagerraraztea xede duten proiektu politiko espainiazale gehientsuenen aldetik. Bestetik, euskarari (euskaldunon hizkuntz eskubideei) erakunde publikoetan ateak itxi nahi dizkiotenek eragiten dute eskandalua eta polemika, ez beste inork. Ala tratu txarrak jaso ondotik salatzen dituenak eragiten ote du “eskandalua”?

Guztietan harrigarrienak, honakoak iruditu zaizkigu: "Kasu bakanen batean izan ezik, ez da normala Nafarroako biztanleak euskararen aurka agertzea". Edota "Nafarroaren kasuan, bi nazionalismo berdintasunezko logika berarekin ari dira lanean; biek uste dute aldezten dituzten hizkuntzak Nafarroa osoan hitz egin behar direla". Zoritxarrez, ez dago begiak ez belarriak zorroztu beharrik nafar euskarafoboekin tupust egiteko. Ezker-eskuin dauzkagu, oparo, Nafarroako lurralde osoan, zenbat eta hegoalderago orduan eta amorratuago. Nafar gobernu “aurrerakoian” bertan ere bai! Udan bertan “euskal musikariak ikastetxeetan” egitaraua bertan behera utzi du PSNren esku dagoen Hezkuntza Sailak (eta Geroa Bairen esku dagoen Euskarabideak jaso du gero. Noiz arte?). UPNren nahiz PSNren meneko administrazio publikoak, “zuhur” jardun ordez, euskaldunak zokoratzen trebatu baitira.

Azkenik, egiatik oso urrun iruditu zaigu “bi nazionalismo berdintasunezko logika berarekin ari dira lanean” baieztapena. Izan ere, indar abertzaleak lotsati eta gogo handiegirik gabe aritzen baitira euskaldunon hizkuntz eskubideen defentsan, ozta-ozta, alderdi-interesak lehenetsiz normalean. Indar nazionalista espainiazale gehienek, aldiz, Voxen hasi eta PSNn buka-edo, lotsagabe dihardute euskaldunon hizkuntz eskubideen aurka, euskara nahi dute zokoratuta, bazterrean, nahi eta ezinaren ezinaz desagertuz joango delako esperantzaz, “ondare” fosildu gisa, asko jota. Abertzaleek hizkuntz eskubideak aldarrikatzen dituzte (egiten dutenean). Espainiar nazionalistek ukatu edo mugatu, zapaldu. Bidegabekeria galanta da batzuk eta besteak maila berean jartzea.

Labur esanda, izoztuta utzi gaitu liburu honen irakurketak. Eusko Ikaskuntza… nora zoaz?

Nafarroatik, Gerardo Luzuriaga eta Jonjo Agirre

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Eguneraketa berriak daude