Utopia al da eskubide linguistikoak nafar guztientzat berma daitezen eskatzea?
Badakigu gaiak zailtasun handiak dituela eta korapilatsua dela, hizkuntzen kudeaketa gai errotik politikoa baita beti.
Bat gatoz Eusko Ikaskuntzarekin honetan: euskararen kudeaketa arazo bihurtzen da, besteak beste, azpian nafarren nazio identitateen arteko gatazka dagoelako.
Badago modurik gatazka hori bide demokratiko batera ekartzeko?
Espainia ez da demokrazia itxurazkoa baizik. Frankismoan ditu erro sendoak bere azpiegitura guztietan, bizi-bizi dirautenak. Oso agerikoa da hori Nafarroan.
Demokrazia sano batek ez ditu bere baitako herrien eskubiderik oinarrizkoenak zapaltzen. Espainiako “demokraziak”, aldiz, sistematikoki zapaltzen ditu, Espainiaren uniformetasun linguistikoaren bila.
"Beste esparru batera etorrita, gizartearen bi herenak matxista eta arrazista badira, baztertu behar da gizarte feminista eta ez-arrazista baten nahikundea?"
Hemen ez dago elkar ulertzen ez duten bi gizarte multzoren arteko gatazkarik: Nafarroan ere, eragile espainiazaleek ekimen planifikatua daramate aurrera euskara behin betikoz herrialde honetatik ezabatzeko, euskaldunen kidegoa deuseztatzeko.
Nafar erdaldunak ez du batere arazorik ez Iruñerrian eta ez Nafarroako Mendialdeko erakunde eta zerbitzu publikoetan hizkuntza dela eta. Nafar euskaldunak, aldiz, oztopo ugari euskaraz eginez gero. Iruñean dago Nafarroako administrazio nagusia, eta nafar guztiek administrazio horretara jo behar dutenez, nafar guztien eskubide linguistikoak errespetatu eta bermatu behar lituzke. Diskriminazio ageriko horri buelta emateko neurri politiko-linguistikoak behar dira.
Eragile euskarafoboen jardunari halako begiratu “neutral” batez heltzen zitzaion Euskara eta konfiantza Nafarroan artikuluan, euskaldunon bazterketa pertzepzioen eremura mugatuz (suminduen talde bat…) eta euskararen ordezkapen prozesu planifikatuaz aipurik batere egin gabe, are gutxiago prozesu horren bultzatzaileez.
Badakigu zailtasun handiko gaia dela. Ondo ezagutzen dugulako Nafarroako egoera, eremuz eremu. Baina, beste esparru batera etorrita, gizartearen bi herenak matxista eta arrazista badira, baztertu behar da gizarte feminista eta ez-arrazista baten nahikundea?
Demokrazia sendo batean, zenbakiak giza eskubideen gainetik daude?
Horregatik Eusko Ikaskuntzaren artikulua kezka handiz irakurri genuen. "Gauzak horrela daude, eta hori kudeatu behar dugu" aditzera ematen da bertan, egoera injustu eta makur hau aldarazteko neurririk proposatu gabe. Jarrera horrek ezinbestean garamatza egungo statu quo-a iraunaraztera eta, gaurko errealitatea arau, argi-egile eta sabai gisa jarririk, injustizia eta zapalkuntza guztiei ezikusi egitera, kontsentsuaren izenean... Kontsentsua ardatz egungo egoera tamalgarria betikotzeko?
Eusko Ikaskuntzak oraintsu argitaratu duen erantzunean ere, berriro heltzen zaio “suminduen” aipuari eta azaltzen zaigu euskaldun guztiek ez dutela “suminduok” omen dugun pertzepzio hori… Eskerrik asko, baina geuk ere badakigu hori. Giza talde baztertu guztietan gertatzen den zerbait da, bestalde. Beti izanen da talde handiago edo txikiago bat, bere egoeraz jabetzen ez dena edo normaltzat hartzen duena, baina horrek ez du esan nahi egoeraz kontzientzia dugunok borrokatzeko legitimitaterik ez dugunik. Edonola ere, suminez gabe, suhar nahi genuke Eusko Ikaskuntza gure ondoan, herritar euskaldunen defentsan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]