Manifestazio jendetsua egin dute Korsikan autonomia estatutua aldarrikatzeko

  • 20.000 pertsona inguru atera dira kalera hilaren 3an Korsikan Frantziari negoziaketa politikoak abiarazteko eskatuz. Gilles Simeoni eta Jean-Guy Talamoni Korsikako buruek deitutako martxak babes zabala jaso du abertzale korsikarren aldetik. Asteartean Emannuel Macron Frantziako presidentea uhartera joatekoa da eta bisitaren atarian eginiko “indar erakustalditzat” jo du presidenteak.


2018ko otsailaren 05an - 10:49

‘Demokrazia eta errespetua Korsikako herriarentzat’ izan da lelo nagusia, eta adin guztietako herritarrak bildu dira Ajaccio Korsikako hiriburuan.  Simeonik “historikotzat”  jo du manifestazioa, Macronentzat “mezu argia” erakutsi dutela berretsita.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korsika
Korsikaren autonomia estatutua: uztaila aitzin bozkatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa

Otsaila bukaeran abiatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa dakarren proposamenaren idazketa. Agendaren berri ukan bezain laster berretsi du bere baldintza Korsikako Asanbleak: "Irlako hautetsi eta eragile guztiak beharko dira idazketa fasean inplikarazi".


FLNCk bere gain hartu ditu bigarren etxebizitzen aurkako 27 eraso

Mediterraneoko uharteko bigarren etxebizitzen kontrako ekintzak bere gain hartu ditu Korsikako Nazio Askapenerako Fronteak (FLNC). Igandetik astelehenerako gauean gertatu dira eta aurretiaz ere bestelako eraso batzuk aldarrikatu zituen abuztu hasieran.


Macronek autonomia eskaini dio Korsikari, Frantziako Errepublikaren barruan

Frantziako Konstituzioan Korsikaren izaera berezia jasoko luke artikulu batek. Presidenteak hezkuntzan korsikera bultzatzeko asmoa iragarri du, baina ez hizkuntza ofizial bihurtzeko.


Korsikak autonomia legegilea eskatu dio Parisi, inoizko babesik zabalena lorturik

Autonomisten eta independentisten arteko deliberazio komuna lortu dute, eztabaida, gatazka eta negoziaketa luzeen ondotik. 63 hautetsietatik 46k alde bozkatu dute, oposizioko Un Soffiu Novu-k aurka bozkatu du eta Corsica Libera talde independentistako bat abstenitu da, Josepha... [+]


Korsikako Asanbleak uztailaren 4an adostu beharko luke Frantziari proposatuko dion autogobernu heina

Korsikaren burujabetzari buruzko saio berezia eginen du uztailaren 4an irlako asanbleak. Bitartean, eskatu beharrekoari buruzko adostasun batera heldu nahian dabiltza alderdi abertzale ezberdinak.


Eguneraketa berriak daude