NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

  • Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa "modu arruntean" sartzea ahalbidetzen badu. Israelgo Defentsa ministro Itamar Ben Gvir Jerusalemgo Meskiten Zelaigunean izan da, eta Gaza "guztiz okupatzea" eskatu du. 


2025eko abuztuaren 04an - 09:43
Azken eguneraketa: 11:41
Gazako palestinarrak laguntza humanitarioa banatzeko eremu batean. Reuters
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"NBEren Segurtasun Kontseiluko presidenteari hala eskatu ostean, biltzarra asteartean bilduko da Gazan bahituta jarraitzen duten israeldarren egoeraz mintzatzeko", iragarri du igandean Danny Danon Israelek NBEn duen enbaxadoreak sare sozialetan. Danonek salatu du gatibuak "gosez hiltzen" ari direla, eta azken egunetan Hamasek argitaratutako bideoek hala berresten dutela: izan ere, Hamas eta Jihad Islamikoa erakunde palestinarrek hainbat bideo kaleratu zituzten larunbatean, zeinetan Evyatar David y Rom Braslavski bahitu israeldarrak "egoera larrian" agertzen diren, Danonen arabera. 

"Helburu propagandistikoekin argitaratutako gatibuen bideoak lotsagarriak dira, eta berehala aske utzi behar dituzte", exijitu zien David Lammy Erresuma Batuko Atzerri ministroak erakunde armatu palestinarrei larunbatean. Hamasen Al-Qassam Brigadetako bozeramaile Abu Obeidak adierazi du, ordea, bahituen egoera larria Israelek Gazara bidalitako laguntza humanitarioari ezarritako blokeoaren ondorio dela: "Gure borrokalariak eta gure herria jasotzen ari diren elikagai berak jasotzen ari dira [bahituak]. Gainera, Obeidak iragarri du Israelek Gazara laguntza humanitarioa "modu arruntean" sartzea ahalbidetu ezean, gatibuak ez dituztelako aske utziko. 

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak baztertu egin ditu Al-Qassam Brigadetako bozeramaileak egindako akusazioak, eta azaldu du Hamas dela Gazako palestinarrei eta bahituei laguntza humanitarioa jasotzea oztopatzen duena. New York Times egunkariak, Israelgo armadako hainbat jeneral iturri gisa edukita, joan den astean baieztatu zuen ez zegoela hori berresteko frogarik. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik Israelek Gazako gutxienez 60.800 palestinar hil ditu, horietatik 170 inguru gosez. 

Ben Gvirrek Gaza "guztiz okupatzea" eskatu dio armadari

Jerusalemgo Hiri Zaharreko Meskiten Zelaigunera –musulmanen leku sakratuetan hirugarrena da– eginiko bisita batean, Itamar Ben Gvir Israelgo Defentsa ministroak armadari eskatu dio Gaza osoa okupatzea eta Hamaseko kide guztiak handik kanporatzea: "Soilik horrela lortu daiteke zerrendaren gaineko kontrola eta bahituak askatzea". Gainera, Ben Gvirrek adierazi du israeldarrek hara migratzea sustatu behar dutela.

PAN Palestinako Autoritate Nazionalak salatu du Israelgo Defentsa ministroak Meskiten Zelaiguneari eginiko bisita "probokatzailea" dela: "Honek berresten du palestinarrek euren eskubideak suntsitzeko estrategia kolonial arrazista bat pairatzen dutela". Horrez gain, Hamasek azaldu du bisita mundu osoko musulmanen aurkako erasoa dela: "Israelgo kolonoek behin eta berriz eginiko erasoek ez dute lortuko Meskiten Zelaigunea judutarren leku sakratu bihurtzea".

Itamar Ben Gvir Israelgo Defentsa ministroa, maiatzean Meskiten Zelaigunera eginiko bisita batean. Ammar Awad / Reuters

Palestinarekin Elkartasuna manifestazioak deitu ditu Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Aste Nagusietarako

Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Aste Nagusiak abiatzeko egun gutxi falta direla, Palestinarekin Elkartasuna plataformak manifestazioak deitu ditu hiru hirietan, "palestinar erresistentziari" baldintzarik gabeko babesa ematen jarraitzeko: Gasteizen egingo dute lehen mobilizazioa, abuztuaren 6an 19:30ean Aldabetik hasita; Donostian abuztuaren 10erako deitu dute, 19:00etan Bulebarretik; Bilbokoa abuztuaren 15ean izango da, 19:00etan Eliptika plazatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Axier Lopez
Ahidura

109 elkartek adierazi berri dute, tartean Munduko Osasun Erakundeak edo Mugarik Gabeko Medikuek, Gazan gosete masiboa sufritzen ari direla, Israelgo Gobernuak hala erabakita. Bi milioi lagunen kontra gosea arma gisa erabiltzen ari dira, etekin politikoak lortu asmoz. 2025ean,... [+]


Milaka juduk Palestinaren askapenaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi dute, “sionismoaren krimenen aurka”

Milaka lagun bildu ziren Vienan ekainaren 13tik 15era, lehen edizioa izan zuen Judu Antisionisten Kongresuan. Hiru egunez eztabaidatu eta hausnartu ostean, ohar bat argitaratu dute Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren eta garbiketa etnikoaren aurrean ahotsa... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | El Salto
Israelek Marwan Al-Hams doktorea bahitu du, Gazako kanpaina-ospitaleetako arduraduna

Abu Youssef Al-Najjar Ospitaleko zuzendari Marwan Al-Hams kanpainako ospitaleen arduraduna da eta Gazako Osasun Ministerioko bozeramailea. Uztailaren 21eko arratsaldean atxilotu dute Israelgo Indar Armatuek.


Israel Gazan “inoiz ikusi ez den sufrimendua” eragiten ari dela salatu dute Mendebaldeko 28 estatuk, baina neurririk iragarri gabe

"Oinarrizko premiak bilatzen dituzten bitartean zibilak, haurrak barne, anker hiltzea" salatu dute. Gazan hamabost pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta AFP albiste agentziako kazetariek ohartarazi dute euren lankideak gosez hiltzen ari direla zerrendan,... [+]


Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


Gazan 19 pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta laguntza zeramaten 25 kamioiri tiro egin diete soldadu israeldarrek

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 2023ko urrian  zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 86 palestinar hil dira gosez, horietatik 76 haurrak. Manifestazioak egin dituzte hainbat herrialde arabiarretan, Gazarako su-etena aldarrikatzeko eta palestinarrek... [+]


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Eguneraketa berriak daude