20.000 pertsona inguru atera dira kalera hilaren 3an Korsikan Frantziari negoziaketa politikoak abiarazteko eskatuz. Gilles Simeoni eta Jean-Guy Talamoni Korsikako buruek deitutako martxak babes zabala jaso du abertzale korsikarren aldetik. Asteartean Emannuel Macron Frantziako presidentea uhartera joatekoa da eta bisitaren atarian eginiko “indar erakustalditzat” jo du presidenteak.
‘Demokrazia eta errespetua Korsikako herriarentzat’ izan da lelo nagusia, eta adin guztietako herritarrak bildu dira Ajaccio Korsikako hiriburuan. Simeonik “historikotzat” jo du manifestazioa, Macronentzat “mezu argia” erakutsi dutela berretsita.
#Corse mobilisation #Demucrazia 20 000 personnes en 100 photos sur le lien ▶️📸 https://t.co/FDi3VaiSJd via @I_Scrianzati pic.twitter.com/sd2zmyKwF9
— Corsica Libera (@CLAiacciu) February 3, 2018