ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Protesta jendetsuak, liskarrak eta gobernuaren barkamen eskea

  • Tren istripuaz geroztik, protestak ugariak dira Grezian. Igandean milaka herritar bildu dira parlamentu kanpoan, hildakoei babesa adierazteko eta trenbide sarean segurtasun estandar hobeak eskatzeko. Amaitzean, poliziaren eta manifestarien arteko istiluak nagusitu dira. Gobernuak barkamena eskatu die hildakoen familiei eta akatsak onartu ditu.


2023ko martxoaren 06a - 10:35
Azken eguneraketa:13:20
Argazkia: Europa Press.

Poliziaren eta manifestari-talde baten arteko liskarrak piztu dira igandean Atenasen, Greziako parlamentu kanpoan. 10.000 ikasle inguru, trenbideetako langileak eta ezkerreko aldeko kideak Greziako tren istripuko hildakoei babesa adierazteko eta trenbide sarean segurtasun estandar hobeak eskatzeko protesta egin dute.

Al Jazeera hedabidearen arabera, manifestariek gasolina-bonbak jaurti dizkiote Poliziari. "Krimen hori ez da ahaztuko" esan dute manifestariek etengabe, globo beltzak askatzen dituzten bitartean. Poliziak gas negar-eragileak eta granadak jaurtiz erantzun du. Minutu gutxiren buruan, Syntagma plaza okupatu du, eta manifestariak inguruko kaleetan sakabanatu dira.

Greziako Poliziaren arabera, 12.000 pertsona bildu dira igandean Legebiltzarraren aurrean dagoen zelaigunean, pasa den asteartean Larissa hiri zentraletik gertu izandako talkagatik erantzukizuna eskatzeko.

Herritarrak herrialde osoan zehar manifestatu dira azken hiru egunetan. Trenbideetako langileek ere protestak egin dituzte asteazkenetik, kostuen murrizketa eta trenbide azpiegiturako inbertsioaren gutxitzea salatzeko.

57 hildako gutxienez

Gutxienez, 57 lagun hil eta dozenaka zauritu ziren, 350 pertsona baino gehiago zeramatzan tren batek merkantzia tren batekin talka egin zuenean. Nagusiki unibertsitateko ikasleez beteta zegoen trena. Greziako gobernuak barkamena eskatu die familiei eta egindako akatsak onartu.

 

Nazioartea kanaletik interesatuko zaizu...
2023-04-02 | Mikel Zurbano
Zerga paradisuak EBn

Jakina da Europako Batasuneko (EB) estatu kideen artean zerga erregimen desberdinak daudena. Horrek eragina du zerga egitura eta motari dagokienean. Sozietateen gaineko zergaren kasuan ere zergak oso bestelakoak dira herrialde batetik bestera, eta arlo horretan Herbehereak,... [+]


Esklabo ohiaren ironia askea

Big Springs, Tennessee (AEB), 1864. Sezesio Gerra betean, Batasuneko soldaduak Patrick Henry Anderson koronelaren plantaziora iritsi ziren eta bertako esklaboak askatu zituzten, tartean Jourdon eta Amanda Anderson senar-emazteak. Biak Daytonera (Ohio) joan ziren eta han langile... [+]


2023-04-02 | Reyes Ilintxeta
Redouane Lakrad. Paris 365-eko futbol jokalaria
"Poliziek mutil marokoar bat ikusten dutenean lehertzear dagoen bonba bat ikusten dutela ematen du"

Patera batean Iberiar penintsulara iritsi ondoren, Iruñera etorri zen duela urte eta erdi. Iturgintza ikasten ari da eta Paris 365 jantoki sozialak abian jarritako futbol taldeko kidea da. Zenbait erabiltzailek osatutako talde honetan harreman eta adiskidantza sareak... [+]


2023-04-02 | Karlos Zurutuza
Samien eta maputxeen borroka, Statkraften parke eolikoen aurka

Norvegiako berriztagarrien erraldoiaren hainbat proiektuk ondoeza eragin dute maputxe eta sami herriengan. Epaileek ere ilegaltzat jo dituzte azpiegiturak, baina gobernuek ez ikusiarena egiten dute. Giza eskubideen aldeko aktibista ospetsuek ere bat egin dute protestarekin,... [+]


Herritar zaurgarrienentzako laguntza berezia Portugalen: 44 produkturi BEZa kendu eta hilero 30 euro

Hilean 30 euro emango dizkie Portugalgo Gobernuak baliabide gutxi duten milioi bat familia baino gehiagori. Horrez gain, 44 produkturi BEZ zerga kendu die. Osasun ministroak jakinarazi du akordioa erdietsi dutela elikagaien banaketa zein ekoizpen sektoreko enpresekin.


Eguneraketa berriak daude