Aurreko ostiralean erreskataturiko pertsonak Italiako Brindisia portuan lehorreratu dituzte. Itsas Salbamendu Humanitarioak esan duenez "ondo" joan da dena. Erreskatatuen artean bi hilabeteko haur bat eta hamasei adin txikiko zeuden. Salatu dute “sistematikoki” urruneko portuak esleitzen dizkietela.
Aita Marik pasa den ostiralean 56 pertsona erreskatatu zituen Mediterraneo itsasoan eta horietatik 53 Italiako Brindisi portuan lehorreratu ditu. Aita Mari itsasontzia kudeatzen duen Itsas Salbamendu Humanitarioko (SHG) gobernuz kanpoko erakundeak adierazi du “normaltasun osoz” izan dela, Italiako Poliziaren eta Gurutze Gorriaren ikuskaritzapean.
Erreskatatuen arten muturreko desnutrizioa eta deshidratazioa zuen bi hilabeteko haur bat aurkitzen zen, haren gurasoekin. Italiako kostazainek artatu dutela jakinarazi dute ontziko kideek. Haur horretaz gain hamasei adin txikiko zeuden erreskatatuen artean. Pertsona horiek Ginea Errepublikakoak, Boli Kosta, Burkina Faso, Ganbia, Mali eta Kamerungoak ziren.
“Sistematikoki” urruneko portuak esleitzea salatu du gobernuz kanpoko erakundeak, hiru egun nabigatu eta erreskatea egin zuten tokitik 500 itsas miliatara (926 km) lehorreratu dira. Era berean, esan dute Aita Mari eta antzerako ontziak kriminalizatzea nazioarteko itsas eskubidea urratzen duela.