Malik frantsesari ofizialtasuna kendu eta bertako hamairu hizkuntzari eman die

  • Beste aldaketekin batera, frantsesa "lanerako hizkuntza" gisa uztea erabaki dute, eta Maliko hizkuntza nazionalak ofizial bilakatu dituzte, “hizkuntza lokalak sustatzeko”.


2023ko uztailaren 26an - 09:24
Azken eguneraketa: 11:55
Assimi Goïta, Maliko trantsizio presidentea. Argazkia: Africa Facts Zone.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Konstituzio berria ekainaren 18an onartu zuten, erreferendumean aldeko %96,91 botoekin. Uztailaren 22an Assimi Goïta Maliko trantsizio presidenteak konstituzio berria ofizial bilakatu du, eta Maliko Laugarren Errepublikari hasiera eman dio.

Hizkuntzaren gaia konstituzioaren zati nabarmenduenetakoa da: Frantsesak ofizialtasuna galdu du, "lan hizkuntza" gisa geratu da, eta Maliko hamairu hizkuntza bilakatu dira herrialdeko hizkuntza ofizialak, bertako hizkuntza "indartzeko eta sustatzeko" helburuarekin. TRT Afrikak jaso duen moduan, aldaketa hau Mendebaldeko Afrikan Frantziaren kontrako sentimenduak hazten ari diren momentuan hartu da, Frantziar Estatuak Afrikan izan duen “interferentzia politiko eta militarraren” ondorioz.


Hizkuntza gutxituak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...