'Maker' jendea auzolanean ari da 3D inprimagailuz maskara eta arnasgailuak ekoizten

  • Herritarrak gero eta gehiago ari dira elkar laguntzeko ahaleginean Covid-19aren izurriari aurre egiteko. Auzolan mota batzuk betikoak diren bezala, 3D teknologietan trebatutako langile asko ahalegintzen ari dira agintariek eskaini ezin dituzten –egunen batean azaldu beharko dute zergatik eta nola– material behar-beharrezkoenak ekoizten.


2020ko martxoaren 22an - 12:51
3d inprimagailuz boluntarioek egindako larrialdirako arnasgailu bat. (Argazkia: @CovidEuskadi)

Atzo informatu genueez, "3D inprimigailuak dituzten herritarrei, osasun langileentzat materialak prestatzeko deia" zabaldu zuen maker komunitateak, haien asmoen berri emanez, lehenbiziko produktuak ekoizten ari zirela iragarri eta eskuratu ahala helburuok lortzeko erreferentziak, planoak eta abar jarriz.

Gaur Berria-n Andoni Imazek zabaldu duenez, maker jendeak, 3D inprimagailuak erabiltzen dituenak, jadanik beren ekoizpena areagotu dute larrialdi egoeran. Euskal Herrian, ehunka lagun osasun langileentzako maskarak eta ospitaleetako gaixoentzako arnasgailuak egiten ari dira etxean. Mila pertsona baino gehiagoko sare bat osatu dute, planoak elkarri pasatu, eta nork bere piezak egiteko. Datozen egunetan, 2.000 ale inguru bidaliko omen dituzte Osakidetzako zentroetara.

Tabakalerako Hirikilabs teknologia laborategiko kideak etxetik ari dira langileentzako osasun biserak inprimatzen.

Eta mundu osoan ari da lanean 3D teknologietan trebatutako milaka herritar auzolan berri honetan. Berrikitan Low Technology Magazine-k bere blogean ipiniak zituen, esate baterako, gaixo larrienentzako hil ala bizikoak diren arnasgailuak 3D inprimantaz ekoizteko hainbat erreferentzia garrantzitsu.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude