3D inprimigailuak dituzten herritarrei, osasun langileentzat materialak prestatzeko deia

  • Ospitaleetan dagoen material eskasiari aurre egin asmoz, 3D inprimigailuak dituzten herritarren artean materiala sortu eta osasun langileei emateko ekimenak abian jartzen ari dira.


2020ko martxoaren 21ean - 09:35
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Koronabirusaren aurkako Euskadiko Maker-en Komunitatea lanean ari da. Laster gaixoentzat arnasgailuak egingo dituztela iragarri badute ere, oraingoz langileentzat biserak egiten ari dira, langileek berek onartutako diseinuekin. Aldi berean, 3D inprimigailuak dituzten herritarrei dei egin diete ekarpena egitera. Horretarako, beren webgunean jarri dituzte planoak.

Horrez gain, sarean zabaltzen ari dira bestelako metodoak ere baliatuz osasun langileentzat materialak prestatzeko ekimenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude