Maiatzaren 11tik 25era itzuliko dira ikasle guztiak geletara Ipar Euskal Herrian

  • Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak iragarri du nola egin nahi duen Gobernuak eskolara itzulera. Maiatzaren 11n itzuliko lirateke geletara irakasleak eta maiatzaren 25ean ikasle guztiak. Hamabost egun horietan, mailaka joango lirateke gehitzen ikasleak ikastetxera. Gela bakoitzean 15 ikasle batuko dituzte gehienez.


2020ko apirilaren 23an - 06:55

 

 
Ekhi Erremundegik landu du albistea Berrian. Gehienez 15 ikasle sartuko dira gela bakoitzean (egun 30 ikasle inguru izaten dira). Honela egin nahi du Gobernuak itzulera, mailaz maila:

 

Maiatzaren 11ko astean, lehenik, irakasleak sartuko dira, eta, ondoren, ama eskolako azken urtekoak, eta lehen mailako lehen eta bosgarren urtekoak; maiatzaren 18ko astean, kolegioko seigarren eta hirugarren mailakoak, eta lizeoko leheneko eta terminaleko ikasleak itzuliko lirateke; maiatzaren 25eko astean, ikasle guziak itzuliko lirateke, betiere talde txikika.

Unibertsitatean klaserik ez iraila arte

Unibertsitateko ikasleak ez dira ikasgelara itzuliko iraila baino lehen, baina oraingoz, Gobernuak aurreikusita du unibertsitatean azterketak egingo direla.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude