Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak iragarri du nola egin nahi duen Gobernuak eskolara itzulera. Maiatzaren 11n itzuliko lirateke geletara irakasleak eta maiatzaren 25ean ikasle guztiak. Hamabost egun horietan, mailaka joango lirateke gehitzen ikasleak ikastetxera. Gela bakoitzean 15 ikasle batuko dituzte gehienez.
Maiatzaren 11ko astean, lehenik, irakasleak sartuko dira, eta, ondoren, ama eskolako azken urtekoak, eta lehen mailako lehen eta bosgarren urtekoak; maiatzaren 18ko astean, kolegioko seigarren eta hirugarren mailakoak, eta lizeoko leheneko eta terminaleko ikasleak itzuliko lirateke; maiatzaren 25eko astean, ikasle guziak itzuliko lirateke, betiere talde txikika.
Unibertsitateko ikasleak ez dira ikasgelara itzuliko iraila baino lehen, baina oraingoz, Gobernuak aurreikusita du unibertsitatean azterketak egingo direla.