Macroni COVID-19a diagnostikatu diote eta Gobernuko hainbat kide isolaturik daude

  • Jean Castex Frantziako Lehen Ministroak jakinarazi du isolatuta dagoela, azken egun hauetan presidentearekin harremanetan egon delako. Beste batzuk ere egon daitezke, justu bezperan afaria egin zutelako bere alderdiko eta Modem alderdi zentristako hainbat hautetsiren artean.


2020ko abenduaren 17an - 12:50
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zazpi egunez isolaturik egonen da Emmanuel Macron Frantziako presidentea, koronabirusa duelako. Nahiz eta sintomarik ez ukan, isolaturik egonen da Lehen Ministroa ere. Baina baliteke beste hautetsi batzuk ere PCR testan positibo agertzea, justu bezperan La Republique en Marche eta Modem alderdietako hainbat hautetsi egon zirelako Macronen inguruan, afaltzen. Eskualdeetako hauteskundeak, ekologiari buruzko erreferenduma eta ondoko hilabeteetako erreformak ukan zituzten aipagai, goiko kargudunen arteko afari horretan.

Hori horrela, Castexek ezin izan du ostegun honetan "txertoari buruzko estrategia" aurkeztu Senatuan eta Olivier Veran Osasun ministroak hartu du honen ardura. Ministroen Kontseilua ere bideokonferentziaz egingo dute ondoko egunetan. Pedro Sanchez Espainiako Estatuko presidentea ere abenduaren 24a arte egonen da berrogeialdian, Macronekin bildu zelako astelehenean.

Txertoari buruzko estrategia

Haatik, bezperan Legebiltzarrean aurkeztu ahal izan zuen txertoari buruz harturiko estrategia Lehen Ministroak. "Baldintza guztiak betetzen badira, lehen txertoak abenduko azken astetik aurrera egin daitezke, abiadura azkartuz urtarrilaren hasieratik goiti". Lehen fasean, zahar etxeetako egoiliarrei eta egitura horietan arriskuan dauden profesionalei bideratuko dizkiete txertoak –milioi bat lagun inguru–. Bigarren fasean eta "hornidurak egin ahala", txertoa arrisku-faktoreak dituzten beste 14 milioi frantsezi helaraziko zaie, eta gero, "udaberriaren bukaeran", "publiko orokorrarentzat" zabalduko dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!