Lurrik Gabekoen Mugimenduko lider bat hil dute Brasilen

  • Cicero Guedes Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduko (MST) buruetako baten gorpua larunbatean aurkitu zuten, hainbat tirorekin. Kolektibo horretako hiru kide hil dituzte jada azaroaz geroztik. “Brasilgo herria, bereziki era antolatuan borrokatzen ari direnak, boterearen menpe hiltzen ari dira”, adierazi du Maria Oliveira Iterpe institutuko zuzendari teknikoak.


2013ko urtarrilaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Lurrik Gabekoen Mugimenduko kideak laborantza eskubideak aldarrikatzen
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Goytacazeko lur okupatuetan aurkitu zuten Guedesen gorpua, Rio de Janeirotik 275 kilometrotara. Hamabi tiro zituen bizkarrean eta buruan. Mugimenduko kideek azaroan jakinarazi zuten taldekide batek mehatxuak jaso zituela, baina izenik eman gabe.

Gertutakoa  “latifundioaren indarkeriaren eta lurrik gabekoen hilketen zigorgabetasunaren ondorio" direla  esan du MSTk. Errudunak “epaitu, zigortu eta espetxeratzeko” eskatu du. Era berean, Kolonizazio eta Nekazal Erreformaren Institutu Nazionalari (Incra) eskatu dio laborantza erreforma hasteko.

Ciceron Guedes

MST mugimenduak Cambahyba eremua okupatu zuen nekazal gune bihurtzeko, eta ekimen horren koordinatzailea izan zen Guedes. 3.500 hektareatan zazpi etxalde sortu zituzten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

2025eko maiatzaren 21
Baratzegintza agroekologikoa
Iazko udako uzta txarretik bildutako irakaspenak

Eguneraketa berriak daude