“Lurraren defentsan” abenduaren 31 eguerdian mendi gailurretara igotzeko deia egin dute hamalau eragilek

  • Euskal Herria Bizirik-en kide diren hamalu eragilek Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko gailurretara igotzeko deia egin dute, energia-enpresek hauetan egin nahi dituzten "megaproiektuen" aurrean "espazio hauek mantendu, babestu eta defendatzearen alde". Urteko azken egunean "bizitza ospatzea bilatzen dugu" adierazi dute eta urte berrian "borrokan jarraitzeko" asmoa berretsi dute.


2023ko abenduaren 27an - 08:02
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kartel bateratu honen bidez eman dute hamalau eragilek 2023 bukaeran eta 2024 hasieran egin nahi dituzten mendi martxen berri. Horrez gain, eragile bakoitzak zehazki bere inguruan egingo duen mendi ibilaldiaren deialdia zabalduko du.

"Mendiak, gure arrazoizko ohiturei jarraiki, ospatzeko, bizitzeko eta elkartzeko arrazoi" direla gogoratu dute eta "labore-lurrak behar ditugula elikatu ahal izateko". Salatu dutenez, "abismora garamatzan eredu ekonomikoak ez digu bizitza gehiago ekarriko; izan ere, kentzen ari zaigu". Natur espazioen defentsarako "ibilaldi erraz horietan parte hartzera" dei egin diete "lurraldeko pertsona sentikor guztiei".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Herria Bizirik
2024ko azaroaren 29
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
"Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea"

2024ko apirilaren 15
Lurraren defentsan mobilizazioa
"Ez da trantsizioa, espekulazioa da"

Eguneraketa berriak daude