Eusko Ikaskuntzak amaitu ditu bere XVIII. Kongresuko lanak eta ondorioak ezagutzera eman ditu. Ez da nolanahikoa izan Kongresuari jarritako erronka, baina are garrantzitsuagoa izan da Euskal Herriko lurraldearen eta lurraldeen Liburu Zuria idazteko deia egin izana.
Liburu Zuria esan ohi dena gai jakin baten inguruko gidalerroak biltzen dituen liburua da. Eusko Ikaskuntzaren inguruan Kongresu honetara bildutako komunitatea euskal populuari herri egitasmo bat eskaintzen ari zaiola ulertu behar da. Bagenuen horren beharra, izan ere, mende bat joan zaigu herri honen desprogramazio ariketa nagusiak hasi zirenetik, Gerla Handia (1914) eta Espainiako Gerra (1936).
Eusko Ikaskuntzak, ordea, apaltasun ariketa garrantzitsu bat egin duelakoan nago, Liburu Zuria idazteko metodologia esperimentatu, lehen lerroak idatzi eta hurrengo urteetan kapituluz kapitulu idazten jarraitzeko konpromisoa hartu. Liburu Zuria-k oinarri batzuk jarri baditu ere, lan handia dago oinarri horiek arloz arlo zertara ekarri behar genituzkeen hausnartzen.
Ariketa horrek, ezinbestean, askotarikoa beharko du, eta elkar onartzen ikastea ere ez da lan makala. Izan ere, ez dira gutxi edozein gairen inguruan nor bere jarrera hartzera deitzen duten bereizgarriak, hala nola, genero identitatea, klase soziala, lurraldea, eremu profesionala, diziplina akademikoa, filiazio sozio-politikoa eta abar. Askotarikoa da Euskal Herria, zorionez, baina batzen gaituenak eramango gaitu herri egitasmo bat gorpuztera, eta horrek gure herriaren agendari dagokion adostasuna hainbat arlotara hedatzea eskatzen du. Ikusteko dago hurrengo urteetan, nork bereari uko egin gabe, gure herriaren geroari kohesioa emango dion oinarrizko errelatu bat osatzeko gai garen.
Esan bezala, beraz, Euskal Herriko lurraldearen eta lurraldeen Liburu Zuriak idazten hasi gara, baina auzolanean oraindik asko gizendu beharko du. Herri honentzat lurralde egitasmo iraunkor bat bermatzera iristeko bide luzea dugu. Besteak beste, erabakitzeko gaitasuna bermatzeko beharrezkoak diren tresnen inguruko hausnarketa egitea dagokigu, hala nola, hezkuntzan, digitalizazioan, lurralde arteko lankidetzan, komunikabide sisteman, elikadura iraunkortasunean, lurralde orekan, lan harremanetan, despatriarkalizazioan, deskarbonizazioan, … Soka luzea dugu aurretik plaza komuna adosten. Parada ezin hobea herri honen geroan bere aletxoa jarri nahi duenarentzat.
Aurrera begira jarrita gauden honetan, Jean Rene Etxegaray Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoko Lehendakariak ezin hobeto esana ekarri behar da… “elkarrekin pentsatzen dugunean, elkar ulertzen hasten gara”. Hor jokatuko da, inon jokatzekotan, herri honen geroarentzat oinarrizko agenda bat izatea ala ez izatea. Ez da faltako gutxitxo irizten dionik, ezta gehiegizko irizten dionik ere. Baina agenda horren baitan izango gara “gu” ala ez gara izango.
“Gu” izate horretan, lurraldetasunak Kongresu honetan izan duen protagonismoa deserosoa izan da denontzat. Izan ere, Euskal Herria aintzat hartuta jardun den mila lagunetik gorako komunitate horrek, nork berean dituen gabeziak agerian ikusi ditu. Bi izan dira, hau idazten duenaren iritziz, lurraldetasunari dagokionez gabezia nagusiak. Lehena, ez dugu gure herria osorik ezagutzen. Euskaltasunaren desprogramazio betean, abokatu, irakasle, zurgin, kudeatzaile, idazle, aktibista saiatuak gara, baina gehienok ez ditugu gure espezialitate horretan gure herriak dituen nabardurak ezagutzen. Hitz egin dezakegu desberdintasun sozialez, edo euskal enpresen erronkez, esaterako, baina salbuespenak salbu, ez ditugu ezagutzen gure lurraldearen luze-zabalean problematika horrek dituen protagonistak eta nabardurak. Hurrengo Kongresurako lortu behar genuke bere herria xehe-xehe ezagutzen duen ekintzaile eta profesional sare zabala izatea erabakiguneetan.
“Gu” izate horretan, lurraldetasunak Kongresu honetan izan duen protagonismoa deserosoa izan da denontzat. Izan ere, Euskal Herria aintzat hartuta jardun den mila lagunetik gorako komunitate horrek, nork berean dituen gabeziak agerian ikusi ditu. Bi izan dira, hau idazten duenaren iritziz, lurraldetasunari dagokionez gabezia nagusiak. Lehena, ez dugu gure herria osorik ezagutzen
Bigarren, lurraldea ez da egitasmo politiko nagusi baten oinarria bakarrik, lurraldea eguneroko bizimoduaren mikrokosmos ugariz beteta dago, pertsonen eta komunitateen egunerokoa lurralde frakzio mugatu batean gertatzen da [eta dimentsio birtuala?], eta euskal herri-egitasmo zibil batek (hori besterik ez baita Eusko Ikaskuntzarena), berebiziko ahalegina egin behar du horretan, lurraldearen tokiko nabardurak azaleratu eta identifikatzen, oraindik ikuspegi partzialegia baitugu. Izan ere, ez da gauza bera lanik gabe egotea Karrantzan edo Donostian, zerbitzu sozialek edo osasun zerbitzuek aintzat hartu behar dute Nafarroa Garaiko Pirinioetan zenbatekoak diren distantziak edo nolakoak diren komunitateak, euskal hirien inguruan gero eta zabalagoak diren eremu metropolitarrek ezin diote ezikusiarena egin errenta, jatorri eta adin segregazioa eragiten duten faktoreei. Eta abar.
Ederki adierazi zuen bere blogean Fernando Fantovak zerbitzu sozialez ari zenean: “Pertsona bakoitzak, talde bakoitzak, organizazio bakoitzak, eta instituzio bakoitzak, bere aurrean duen galdera da zein izan behar den bere ekarpena auzo edo herri bakoitzean dauden pertsonen, edo iristen ari direnen eguneroko bizimodua materialki bideragarri edo bideraezin egiteko. Muga funtzional, ekonomiko edo bestelakoak medio, lurraldetik askatzeko, lurraldez aldatzeko, gaitasun gutxien duten gehiengo sozial horien bizimodua batez ere”.
Esandakoarekin batera, oso gogoan hartzekoak dira lurraldearen gainean bizi ditugun prozesu orokorrak. Liburu Zuria-ren oinarrietan ederki jasota dagoen moduan, euskal lurraldea desorekatzen ari zaigu, landa-eremuak ahulduz hirigune gero eta zabalagoak ditugu. Halaber, atomizazio administratiboak euskal lurraldeen artean lankidetzan eta osagarritasunez jarduteko zailtasunak ekartzen dizkigu. Bi prozesu horiek fenomeno kate luzea dakarte segidan.
Iruñeko saioan, aniztasuna eta kohesioa jorratzen, David Thunder Nafarroako Unibertsitateko irakasleak erronka ezin kitzikagarriagoa jarri zigun “Erkidego multikomunitario eta multikultural modernoek, kohesionatuak izatera iritsi nahi badute, erronka garrantzitsuei egin behar diete aurre, biztanle gehienentzat lurralde mailako narratiba legitimo eta erakargarria bilatu behar dute”.
Narratiba komun horren bila, euskarak eta euskal kulturak erabateko eginkizuna dute, izan ere, aniztasuna ehuntzeko bidean, ez dago osagai eraginkorragorik (hizkuntzak ez du inor bere uste edo bizimodua aldatzera behartzen) eta era berean gotorragorik (erabiliaz ehuntzen du komunitatea).
Gure lurraldetasuna, bere integritatean zein bere xehetasunean elipsi bidez adierazia izateari uzteko garaia da, eta bide horrek gure lurraldea proposamen eta proiektuen zelai bihurtu behar dugu. Lurraldea bizirik dagoela esango dugu baratza, tailerra, ikasgela, laborategia izatera eramaten badugu. Hortxe XXI. mendeko erronka, lurraldea gure proiektu komunitarioen osagai esplizitu bihurtzea. Geroari so, osatuko al dugu Liburu Zuria?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]