Sektore anitzeko 500 eragilek Euskal Lurralde Elkargoaren proiektua gauzatzeak duen garrantzia azpimarratu eta mezua Frantziako Gobernuari helarazi diote. Asteburuan egindako bilkuran, ekainaren 1ean Baionan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.
"Sektore eta sentsibilitate guzietako" eragileek hartu dute parte asteburuan egindako bilkuran, Elkargoaren aldeko lan-taldeak azaldu duenez.
Han ziren, besteren artean, Jean-Baptiste Etcheto Garapen Kontseiluko lehendakaria, Frederique Espagnac PSko senataria, alderdi bereko Sylviane Alaux diputatua, Jean Garreta Baionako Merkatal eta Industria ganberako lehendakaria, Marie-Christine Bessonart Hautetsien Biltzarreko lehendakaria, Jean-Mixel Galant Garazi-Baigorriko Herri Elkargoaren lehendakaria, eta Martine Bisauta Batera plataformako ordezkaria.
"Gaur bildu 500 eragileek nahi amankomuna dute: Euskal Herriak kohesio soziala garatzea, eremu urbano eta baserritarrak uztartzea, ekonomia eta lana sustatzea, tokiko egin-moldeak balioestea, sorkuntza bultzatzea, antolaketa kontrolatua ukaitea eta beste lurraldeei, Europari eta Munduari irekitzea", dio eragileek Baionan aurkeztu eta Kazeta.info-k osorik jaso duen agiriak.
Agiriko pasarte gehiago:
"Kolektibitateak berrantolatuko diren garai hauetan eta herri elkargoen, metropoloen eta eskualdeen rola indartzen delarik, ekintza publikoak sekulan baino gehiago eraginkorra izan behar duelarik, 'pays' egiturak juridikoki desagertuko direlarik eta lurraldeekiko kontratazioak ahultzen ari direlarik... Euskal Herriak proposamen konkretu batekin erantzuten du, ondoko ezaugarriak dituena: eraginkortasuna eta hurbiltasuna, lurraldearen errealitateei egokitasuna, berezitasunen kontuan hartzea, krisi ekonomikoak eta Europaren bilakaerak eragin diru-traben kontuan hartzea..."
(...)
"Lurralde kolektibitateak departamendua ordezkatzen du haren eskumenak hartuz eta Eskualdearen eta Estatuaren beste eskumen batzuk mutualizatzen ditu, lurralde honen lehentasun eta beharretan ahal bezain ongi eragiteko".
(...)
"Eskumenak eskala egokian kudeatuko dituen kolektibitatea da; gizarte zibila eta ekintza publikoa uztartuko dituen kolektibitatea da, konzertazio emankorra eta eragile publiko eta pribatuen arteko proiektuak zutik ezartzen segitzeko. 'Estatutu Bereziko Lurralde Elkargoa' estatutuak (Konstituzioan sartua dena) erronka horiei guziei zentzua ematen die".
(...)
"2013ko apirilaren 27 honetan bildu diren eragile guziek Gobernuari eta Errepublikaren parlamentariei Euskal Herriaren ahotsa entzuteko galdegiten die, lurralde honen eskaera entzuteko, bere proposamenak aztertzeko eta erantzuteko".
Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Nunquam polluta dio Baionako lemak, erran nahi baitu "sekulan zikindu gabea" edo "sekulan hartu gabea", eta erreferentzia egiten die inbasio saiakera historikoei, espainiarrengandiko, frantsesengandiko eta ingelesengandiko saiakerak ez omen baitziren... [+]
GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.
Hendaian etxebizitza larrialdi egoera bizia da: bizitokien %27 bigarren etxebizitza dira eta 700 familia alokairu sozial baten esperoan daude. Horren erdian, Herriko Etxeak Moleres izeneko 40.000 m2-ko eremuan 250 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa jarri du mahai gainean... [+]
Diziplina askotan ibilia da Amaiur Epher (Izpura, 1994). Aktore lanak egiten ezagutu nuen orain urte batzuk. Diabolo Kiwi edo Frigo taldeekin erritmo dantzagarriak joz ikusi eta entzun du, ziur, batek baino gehiagok. Eta idazlea ere bada. Bigarren liburua argitaratu berri du:... [+]
Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]
Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute.
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]