Lurra eta Etxebizitza kolektiboak ostiraleko atxiloketak salatuko ditu Donibane Lohizunen

  • Lurra eta Etxebizitza kolektiboak deituta, elkarretaratzeak egingo dira bihar Donibane Lohizuneko komisaldegiaren aurrealdean, ostiralean atxilotutako bi lagunei babesa dierazteko.


2013ko irailaren 2an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ipar Euskal Herrian 43.882 bigarren etxebizitza edo etxe huts daudela salatu du kolektiboak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Etxebizitzaren arazoa gizarteratu eta espekulazioaren aurka egitea du xede kolektiboak.

Ostiralean, poliziak bi lagun atxilotu zituen Donibane Lohizunen, Côte Ouest Immobilier higiezinen agentziaren aurka egindako ekintzaren harira. Hura okupatu eta beste zazpi agentzia ixtera behartu zituzten kolektiboko kideek. Ondoren manifestazioa egin zen, eta poliziak orduan atxilotu zituen bi lagunak, identifikatzeari uko egiteagatik. Ondorengo liskarretan beste hiru lagun zauritu zituen poliziak.

"Herrian 5.566 bigarren etxebizitza edo etxe huts daude; hau da, etxebizitzen erdia", nabarmendu dute kolektiboko kideek, Kazeta.info-k jaso duen bezala: "Agentziak dira Ipar Euskal Herriak pairatzen duen espekulazioaren aktore nagusiak".

Bi atxilotuak aske geratu ziren, baina bihar komisaldegian agertu beharko dute. Haiei babesa adierazteko bi elkarretaratze egingo dira: goizeko 10:00etan lehena eta 14:00etan bigarrena.

Ezkutuko grabaketak

Agentzia batzuetan ezkutuko mikfrono batekin grabaketak egin dituzte kolektiboko kideek. Grabazio horiek ardatz dituen bideoa sarean jarri dute jada:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!