“Lugansken 300.000 lagunek etxea utzi dute bonbetatik ihesi”

  • Ukrainatik bereizi eta independentzia aldarrikatu duen Donbassetik etorri berriak dira Lucas eta Ramiro brigadista humanitario madrildarrak. Gerra egoeran dagoen Lugansketik herritarren egoera gogorraren berri ematera joango dira ostiralean Altsasuko gaztetxean. EH-Donbass elkartasun taldeak antolatutako jardunaldien baitan emango duten hitzaldiaren aurretik hitz egin dugu haiekin.


2014ko irailaren 01ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-09-02 11:46
Ramiro brigadista madrildarra, Lugansken Ukrainiako armadak jaurtitako bonba baten alboan Ramiro brigadista madrildarra, Lugansken Ukrainiako armadak jaurtitako bonba baten alboan

- Zergatik joan zarete gerra eremu batera? Zer lan egin duzue Lugansken?

Donbasseko herritarrak laguntzeko asmoz abuztu hasieran heldu ginen Luganskera. Urduritasunak loa galarazten zigun, bonbardaketen eta izugarrikeria guztien irudiak ikusita. Beraz, sarraski hori geldiarazten laguntzeko premia sentitu genuen. Luganskera joan ginen setiaturiko hiri bat zelako eta bonbardaketak ingurua hondatzen ari zirelako.

Han informazioa, testigantzak eta irudiak jaso ditugu, ondoren gure jaioterrira itzultzean zabalpen lana egiteko. Lan humanitarioetan ere parte hartu dugu: janaria edota higienerako materialak banatu genituen besteak beste. Horrez gain, beharrezko harremanak egin ditugu beste herrialdeetako boluntario gehiagoren etorrera koordinatzeko.

 - 400.000 biztanle ditu Luganskek. Asteak daramatza urik eta argindarrik gabe.

Bonbardakek eragindako kalteez gain, hondamendi humanitarioa gertatzeko arriskua egiazkoa da. Alde batetik, zaborra kaleetan pilatzen ari da, eta urik ez dagoenez, estolderia sistemak ez du funtzionatzen. Jende edadetua ugaria da, eta ezin dira ezta etxetik atera ere. Urik eta janaririk gabe daude, gainera. Kalean ibiltzea arriskutsua da bonbardaketak etengabeak direlako baina halere, ezinbestekoa dute irtetea ura, sendagaiak edo janari apur bat lortzen saiatzeko. Izugarria da hango egoera. Oso gertaera tristeak, oso gauza gogorrak ikusi ditugu.

400.000 biztanleetatik 100.000 baino gutxiago izango dira gaur egun hirian. Aukera izan dutenak errefuxiatu-eremura joan dira-eta. Han ere egoera ez da xamurra. Gainezka daude. Inguruetan kanpin-denda ugari dago. Batzuk paleten gainean egiten dute lo. Beste batzuk atari zabalean. Agureak, umeak, familiak auto barruan aterpe hartuta. Errusiatik heldutako laguntza humanitarioak oxigeno apur bat eman zion desesperatuta zegoen jendeari, baina halere, egoera oso garratza da oraindik ere.

- Armak hartuta ala laguntza humanitarioa ematera Mendebaldetik hara joandako boluntarioak ugaltzen ari direla dirudi. Zer espero dute Donbassen Europa mendebaldeko herritarrengandik?

Ekarpenak ugariak izan daitezke. Batetik, borrokarik zailena informatiboa da. Jendeak, orokorrean, ez daki ia ezer han gertatzen ari denaz. Gatazka horren egiazko erroez ez da hitz egiten. Gure zergen diruarekin ordaintzen ari dira hango izugarrikeriak, Nazioarteko Diru Funtsak emandako maileguen bitartez. Nazioarteko presioa areagotu behar dugu. Gerra mediatiko-politikoan eragiteak guk uste baino pisu handiagoa du. Hara joateko aukera ere badago. Batzuek borroka egitera joan nahiko dute eta beste batzuk laguntza humanitarioa ematera, baina garrantzitsuena da Donbassen bakarrik ez daudela erakustea. Sufritzen duten isiltasun bidegabearen erdian ez ditugula hiltzen utziko. Haiek espero duten bakarra da bidegabekeria horren aurka guk pausu bat aurrera ematea. Eta ziur nago ez diegula bizkarra emango. Hau hasiera besterik ez da.

 Jardunaldien egitaraua:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donbass gerran
2022-09-21 | ARGIA
Errusian sartzea galdeginez erreferendumak egingo dituzte Donbass, Kherson eta Zaporizhiak

Irailaren 23tik 27ra egingo dituzte erreferendumak, herritarrei galdetzeko ea sartuko liratekeen Errusiako Federazioan. Ukrainak Errusiaren xantaiatzat jo du ekimena. Putinek erreferendumak babestuko dituela adierazi du, eta horrekin batera, asteazkenean 300.000 militar ohi... [+]


Errusiako Armadak su-etena iragarri du Mariupolen

Korridore humanitarioetatik barrena zibilak ateratzeko hartu du erabakia Moskuk. Hala ere, Ukrainako ordezkariak mesfidati agertu dira, ez diote sinesgarritasun osoa bideratu Errusiak plazaraturiko erabakiari.


2022-03-01 | ARGIA
Errusiaren eta Ukrainaren arteko guda, geroz eta gordinago

Ukrainako gerra egunetik egunera aldatzen doa. 2014an independentzia aldarrikatu baina linboan geratu ziren Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentziak onartu eta guda hasi zuen Errusiak. Mendebaldeak zigor ekonomikoen bidez erantzun du Ukraina ekialdeko... [+]


Kronologia
Ukraina eta Errusiaren arteko harremana azken 100 urteetan

Ukraina eta Errusia historiak lotutako bi herrialde izan dira mende luzez. Azken ehun urteetan, iraultzak eta mundu gerrak bizi izan dituzte elkarrekin eta, orain, elkarren aurka. Data nagusienak laburbildu ditugu hemen.


2022-02-25 | ARGIA
‘Donbass: gerra Europaren bihotzean’ dokumentala 20:00etatik aurrera ikusgai

Egun hauetan Ukrainan gertatzen ari den gatazka militarra ulertzeko gako nagusietako bat Donbassen azken zortzi urteotan izandako gerra da. Gerra piztu zenean, Ibai Trebiño eta Mikel Arregi ARGIAko kolaboratzaileek Ukraina, Krimea eta Donbassen jaso zituzten lehen eskuko... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Ukrainako gerra arriskua petrolio prezioa igotzen ari da

Petrolio eta gasaren prezioak gora egiten ari dira, Ukraina eta Errusiaren arteko gerra arriskuak munduko horniduran eragin dezakeenaren beldurrez. Nazioartean erreferentzia den Brendt gordin upelaren prezioak otsailaren 22an azken zazpi urteetako gorengo preziora iritsi zen:... [+]


Oldarraldi militar fabrikatuen arriskuak Ukrainan

2021eko urriaren 30ean The Washington Post egunkariak argitaratutako artikulu batek ireki zuen bidea. Testuan iradoki zuten Errusia Ukrainaren inbasioa prestatzen ari zela. Ordutik zurrumurrua etengabe elikatu eta garatu dute AEBetako Gobernutik, eskala handiko inbasioa berehala... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Putinek Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentzia aitortu du

Errusiako presidente Vladimir Putinek Donbassko Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentzia aitortu du otsailaren 21ean eta Errusiako Parlamentuak ondorengo orduetan berretsiko du Putinen erabakia. Honek dekretuan jaso du armada "bake eginkizunetarako"... [+]


Donetsk eta Luhansk Herri Errepublikek eskatu diote independentzia aitortzeko Putini

Errusiako lehen ministro Vladimir Putinek gaur erabakiko du Donbasseko herri errepubliken independentziari buruz. AEBek hainbeste hauspotu duten Errusiaren inbasiorik ez da gertatu, baina Ukrainan tentsioak igotzen jarraitzen du. Asteburuan Ukrainako armadak Donbass eskualde... [+]


2020-08-12 | Mikel Eizagirre
Donbass, minaren bideak

Errusiako kazetari talde bat 2014ko apiriletik gatazka gordinean murgilduta dagoen Ukrainako ekialdeko Donbass eskualdean izan da, bertako biztanleen testigantzak jasotzeko asmoz. Hiri eta herrixka askotan bizi duten egoera lazgarriaren lekuko izan dira.


Eguneraketa berriak daude