Ukrainako gerra arriskua petrolio prezioa igotzen ari da

  • Petrolio eta gasaren prezioak gora egiten ari dira, Ukraina eta Errusiaren arteko gerra arriskuak munduko horniduran eragin dezakeenaren beldurrez. Nazioartean erreferentzia den Brendt gordin upelaren prezioak otsailaren 22an azken zazpi urteetako gorengo preziora iritsi zen: 99,38 dolar.


2022ko otsailaren 22an - 11:15
Azken eguneraketa: 12:37

BBCk kaleratu duen berrian oroitarazi du otsailaren hasieratik petrolioaren prezioa %10 baino gehiago igo dela.

AEBek "zigor ekonomikoak" iragarri ditu independentzia aitortu zaien Donbasseko bi herri errepubliken aurka. Hauei edo Errusiari mendebaldeko estatuek zigorrak jartzen badizkiete, eta ondorioz Errusia petrolio gordin edo gas natural gutxiago esportatzera bultzatzen badute, honek munduko ekonomian eragin handia izan dezakeela iragarri dute ekonomia adituek.

Maike Currie finantza adituak azaldu duenez, "munduan zabaltzen diren 10 petrolio upeletik bat Errusiakoa da, beraz, petrolioaren prezioan jokalari garrantzitsua da, eta honek, noski, benetan kaltetuko ditu gasolindegiko kontsumitzaileak". Izan ere, Errusiako energiari sarbidea murrizten bazaio, posible da munduko handizkakoen prezioak igotzea.

Burtsetako akzioak jaitsi egin dira mundu osoan

Munduko burtsetan akzioak jaitsi izanak iradokitzen du inbertitzaileak kezkatuta daudela Ukrainako egoerarekin.

Japongo Nikkei 225 indizea %1,7 jaitsita itxi zen, eta Shanghaikoa ia %1. Berlingo Dax indizeak %2 gutxiagorekin hasi zuen eguna eta Parisen Cac-40 indizea %1,5 jaitsi zen, ondoren zerbait igo bazen ere.

AEBetako burtsak ere jaisteko prestatzen ari dira.

Song Seng Wun ekonomialariak azaldu duenez, "inbertitzaileen buruan gerraren aukera dago".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donbass gerran
2022-09-21 | ARGIA
Errusian sartzea galdeginez erreferendumak egingo dituzte Donbass, Kherson eta Zaporizhiak

Irailaren 23tik 27ra egingo dituzte erreferendumak, herritarrei galdetzeko ea sartuko liratekeen Errusiako Federazioan. Ukrainak Errusiaren xantaiatzat jo du ekimena. Putinek erreferendumak babestuko dituela adierazi du, eta horrekin batera, asteazkenean 300.000 militar ohi... [+]


Errusiako Armadak su-etena iragarri du Mariupolen

Korridore humanitarioetatik barrena zibilak ateratzeko hartu du erabakia Moskuk. Hala ere, Ukrainako ordezkariak mesfidati agertu dira, ez diote sinesgarritasun osoa bideratu Errusiak plazaraturiko erabakiari.


2022-03-01 | ARGIA
Errusiaren eta Ukrainaren arteko guda, geroz eta gordinago

Ukrainako gerra egunetik egunera aldatzen doa. 2014an independentzia aldarrikatu baina linboan geratu ziren Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentziak onartu eta guda hasi zuen Errusiak. Mendebaldeak zigor ekonomikoen bidez erantzun du Ukraina ekialdeko... [+]


Eguneraketa berriak daude