Putinek Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentzia aitortu du

  • Errusiako presidente Vladimir Putinek Donbassko Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentzia aitortu du otsailaren 21ean eta Errusiako Parlamentuak ondorengo orduetan berretsiko du Putinen erabakia. Honek dekretuan jaso du armada "bake eginkizunetarako" Donbassera bidaltzeko aukera.


2022ko otsailaren 22an - 06:50
Azken eguneraketa: 08:20

Aurreko astean bozkatu zuten Errusiako diputatuek Luhansk eta Donetseko herri errepublikei independentzia aitortzearen alde. Diputatuek adierazi zuten Donbassko errusiarrek laguntza behar dutela, eta "helburu humanitarioa duten neurri egokiak babesten" dituztela. Bi herri errepublikei independentzia aitortu ostean, Errusiako behe ganberako diputatuek Putin presidenteari eskatu zioten erabakia berrestea, eta otsailaren 21ean hala egin du Putinek Segurtasun Kontseiluan. Azkenik, Errusiako Parlamentuak onetsi beharko du Donbasseko independentzia, eta ondorengo orduetan egingo duela espero da.

Putinek bere erabakiaren berri eman die Frantziako eta Alemaniako agintariei, eta mendebaldeko estatuek honen aurka erreakzionatu dute:

Joe Bidenek zigor ekonomikoak iragarri ditu

AEBetako presidenteak Donbasseko bi herri errepubliken aurka zigor ekonomikoak ezarriko dituela iragarri du. Berri agentziek jakitera eman dutenez, Putinek independentzia aitortu berritan, Biden 35 minutuz mintzatu zen telefonoz Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin.

EBk "legez kanpoko ekintza" izendatu du independentzia aitortu izana

Errusiak Donbasseko bi herri herrepubliken independentzia aitortuta Ukrainaren burujabetza urratu duela uste dute Charles Michel Europar Kontseiluko presidenteak eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta iragarri dute Europako Batasunak zigorrak ezarriko dizkiela "legez kanpoko ekintza horrekin zerikusia dutenei".

Donbassen azken egunetan bizi duten egoeraz idatzi du Lander Arbelaitzek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donbass gerran
2022-09-21 | ARGIA
Errusian sartzea galdeginez erreferendumak egingo dituzte Donbass, Kherson eta Zaporizhiak

Irailaren 23tik 27ra egingo dituzte erreferendumak, herritarrei galdetzeko ea sartuko liratekeen Errusiako Federazioan. Ukrainak Errusiaren xantaiatzat jo du ekimena. Putinek erreferendumak babestuko dituela adierazi du, eta horrekin batera, asteazkenean 300.000 militar ohi... [+]


Errusiako Armadak su-etena iragarri du Mariupolen

Korridore humanitarioetatik barrena zibilak ateratzeko hartu du erabakia Moskuk. Hala ere, Ukrainako ordezkariak mesfidati agertu dira, ez diote sinesgarritasun osoa bideratu Errusiak plazaraturiko erabakiari.


2022-03-01 | ARGIA
Errusiaren eta Ukrainaren arteko guda, geroz eta gordinago

Ukrainako gerra egunetik egunera aldatzen doa. 2014an independentzia aldarrikatu baina linboan geratu ziren Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentziak onartu eta guda hasi zuen Errusiak. Mendebaldeak zigor ekonomikoen bidez erantzun du Ukraina ekialdeko... [+]


Eguneraketa berriak daude