Donbasseko (Luhansk eta Donetskeko Errepublikak) eta Ukrainaren egoera larriki okertu da azken asteetan, eta Errusiaren eta Ukrainaren arteko tentsioak gora egin du. Bakearen alde eta gatazka militarraren aurka gaude eta, hori horrela, honakoa adierazi nahiko genuke:
Eskualde horretan tentsioa zabaltzearen inguruan dugun kezka erakutsi nahi dugu. Joan den urtarriletik hona biderkatu egin dira ukrainarren erasoaldi militarrak Donbasseko lurraldearen aurka, eta milaka zibil Errusiara ebakuatu behar izan dituzte, azken urteetan 700.000tik gora. Zortzi urte badira giza eskubideen urraketa hauek hasi zirela, eta behingoz amaitu behar dute.
2014ko maiatzean ukrainarrek Odessan Sindikatu eraikina erre eta bertan erail zituzten 40 pertsonetatik hasita, biktima guztiak gogoratu behar ditugu, 10.000tik gora dagoeneko Donbasseko lurraldean, nahiz eta orain arte isilduak izan diren.
2015eko Minskeko akordiotik hona, behin eta berriz Ukrainak giza eskubideak urratu ditu, NATO konplize duela. Ukraina NATOren parte izateko saiakerak, eta bertan AEBek base militarrak ezartzeak, alarma guztiak piztu zituen Donbassen eta errusiarren lurraldean; izan ere, azken horiek ere bertan interesak dituzte, posizio geo-estrategikoak eta gasbidearen hornitzeak bultzatuta. Baina beste behin, galtzaile nagusiak herritarrak dira. 2014tik hona eta gatazka honen ostean, milioi batera iritsiko da errefuxiatuen kopurua, eta XXI. mendean horrelako datuak oso larriak dira.
Orain arte babestu dugun bakearen aldeko jarrera berresten dugu gaur ere. Gatazka militarra amaitzea da gure nahia, eta horretarako, ulertzen dugu gakoa dela 2014ean erreferendumean demokratikoki adierazitako Donbasseko herritarren borondatea eta Donetsk eta Luhanskeko errepubliken subiranotasuna errespetatzea. Herrien autodeterminazio eskubidea bermatu beharko litzatekeela uste dugu, Ukrainak Donbassen 2014tik burututako okupazio militarrean atzera eginez.
Azkenik, inongo euskal entitatek bertan egindako eraso militarretan parte ez hartzea eskatzen dugu, gerra ez delako bidea.
Aitzol Arroyo Tumas, Hondarribiko Abotsanitz Udal Taldeko zinegotzia
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]