Korridore humanitarioetatik barrena zibilak ateratzeko hartu du erabakia Moskuk. Hala ere, Ukrainako ordezkariak mesfidati agertu dira, ez diote sinesgarritasun osoa bideratu Errusiak plazaraturiko erabakiari.
Ostegun honetan hasi da su-etena Mariupol hirian, korridore humanitario bat irekitzeko eta bertatik barrena zibilak ateratzeko. Mikhail Mizintsev Errusiako Defentsa Kontrolatzeko Zentro Nazionaleko buruak eman zuen erabakiaren berri. Hala ere, Ukrainako agintariak ez dira erabat fidatzen Moskuren hitzei eta diote Donbass lurraldean erasoekin gogorki segituko duela Putinen armadak.
Zibilak Mariupoletik Zaporizhiara ebakuatzea da ideia, eta bidean, Berdiansk hirian geldialdia egingo lukete ihesean direnek. Ukrainako Gobernuak 45 autobus bidali ditu bertara: "Ahal dugun guztia egingo dugu autobusak gaur Mariupolen sartzeko eta oraindik hiritik irten ezin izan duten pertsonak hartzeko", Mizintseven hitzetan. Azken asteetan, ahal bezala eta bizia arriskatuz dabiltza hiritik ateratzen milaka herritar.
Errusiako armadak hiru aste baino gehiago daramatza Ukrainako Mariupol hiria setiatzen, Azoveko itsasoaren kontrola hartu ondotik. Donetsk eskualdean dago Mariupol, Ukrainaren hego-ekialdean. Donbass lurraldea inportantea zaie bi aldeei eta 2014an hasi zen Donbasseko gerra odoltsua. Gizadiaren kontrako krimentzat jo ditu Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik Errusiak Mariupol hirian burutu azken erasoak. Milaka dira azken asteetan hiri horretan hildakoak.
Otsailaren 24an hasitako Ukrainaren inbasioaren "lehen fasea" bukatutzat eman zuen Errusiak martxoaren 25ean. Armadako buruzagiorde Sergei Rudskoik plazaratu zuen albistea: Helburu nagusiak "beterik" dituzte –tartean, haren hitzetan, Errusiak kontrolpean ditu Azoveko itsasoa baita Kherson eta Zaporizhia eskualdeak ere; Txernobylgo eta Zaporizhiako zentral nuklearrak hartuta dauzka; Kiev, Txernigiv, Kharkiv, Sumi eta Mikolaiv eskualdeak blokeatuta dauzka–. Bigarren fasearen irekiduraren berri eman zuen, zehaztuz nagusiki "Donbass askatzea" dutela "helburu".
Ukraina eta Errusiaren arteko negoziaketetan aipagai nagusi dute Donbass eskualdea. Vladimir Medinski Errusiaren ordezkaritzako buruak azken bileratik ateratzerakoan berretsi izan du Donbassi eta Krimeari buruz Moskuk hasieratik duen jarrera "aldaezina" dela: Kievek Luhankseko eta Donetskeko herri errepubliken independentzia onar dezala, baita Krimea Errusiaren parte dela ere.
Luhankseko eta Donetskeko herri errepubliken independentzia aitortu zuen Errusiako presidente Vladimir Putinek otsailaren 21ean, Ukrainaren eta Mendebaldearen haserrea areagotuz. Ukrainatik bereizi eta independentziaren alde agertu zen gehiengo zabala 2014an bi lurralde horietan egindako erreferendumetan. Orduz geroztik gerra pizturik da Ukrainaren eta Errepublika horien artean.
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako bere homologoarekin izandako elkarrizketa "oso ongi" joan dela. Putinek esan du Ukrainako gerra amaitzeko ahaleginak "bide onetik" doazela, eta Mosku Kievekin bake akordio bat... [+]
Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.
Ukrainaren Europako aliatuak Zelenskirekin bildu dira, eta menia astelehen honetan indarrean jartzea proposatu dute, Errusiak jada ezezkoa eman badu ere. Boluntarioen koalizioko agintariek azpimarratu dute garrantzitsua dela Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea,... [+]
Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.
Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]
"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]
Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]
Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.
Europa mailako ekimen kolektibo batek bakearen, irtenbide diplomatikoen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi eta sinadura bilketa hasi du. Manifestuak dioenez, intelektualak, herritarrak bezala, “anestesiatuta daude”. Europako agintarien jokamoldea, NATOren... [+]