Ez gerra, ez bakerik

2014an Europaren bihotzean gerra bat piztu zela genioen. Zazpi urte pasa dira eta gerrarik ez balego bezala jarraitzen du egoerak Ukrainan eta Donbassen. Baina gerra ezak ez du bakea esan nahi. Batetik Ukrainak Errusiaren balizko inbasioaren mamua hauspotzen jarraitzen du, lagun nahi dituen Europar Batasuneko kidee aurrean, baina aldi berean Ukrainako armadak Minsk-eko su-etenaren akordioa urratzen jarraitzen du; 51 alditan, abuztu amaieratik pasa den astera bitarte. Tartean 28 eraikin eta 11 azpiegitura kaltetu eta bederatzi lagun zauritu dituzte Donetsk-en, arma astunak erabilita. Ostiraleko irudian, Ukrainako soldatu bat drone bati tiro egiten Donetsk-eko mugan.

Argazkia: A. Stepanov / AFP / G. Images
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.