Obesitatearen eguna delakoa «apurtzeko» asmoz, zapalkuntzari «planto» egin eta lodi harrotasuna aldarrikatuko dute Gasteizen martxoaren 4an, Lodiok Harro! egunean.
Irailean Jatunaldi lodiak, ezin kabitu! jardunaldiak antolatu zituzten Gernikan. 150 «gorputz lodi» batu ziren bertan, «Euskal Herriko txoko anitzetan dauden testuinguruek bazutelako elementu komun bat: egunero bizitzen dugun Lodifobia», adierazi dute antolatzaileek.
Lodiok Harro! eguneko egitaraua eta informazio orokorra www.jatunaldiak.net webgunean eta @ezinkabitu instagramean izango dira ikusgai. Momentuz iragarri dutenaren arabera, eguerdian hasiko da programazioa 13:00etan kalejira batekin. Ondoren, arratsaldean lodientzako asanblada eta Warras Bizarras ikuskizuna izango dira, eta geroago ekintza bat egingo da. Egunari jai giroan emango diote bukaera, poteo eta kontzertuekin.
