argia.eus
INPRIMATU
Lodiok harro! aldarrikatzeko eguna, martxoaren 4an Gasteizen
  • Obesitatearen eguna delakoa «apurtzeko» asmoz, zapalkuntzari «planto» egin eta lodi harrotasuna aldarrikatuko dute Gasteizen martxoaren 4an, Lodiok Harro! egunean.

Hala Bedi @halabedi 2023ko otsailaren 28a

Irailean Jatunaldi lodiak, ezin kabitu! jardunaldiak antolatu zituzten Gernikan. 150 «gorputz lodi» batu ziren bertan, «Euskal Herriko txoko anitzetan dauden testuinguruek bazutelako elementu komun bat: egunero bizitzen dugun Lodifobia», adierazi dute antolatzaileek.

Lodiok Harro! eguneko egitaraua eta informazio orokorra  www.jatunaldiak.net webgunean eta @ezinkabitu instagramean izango dira ikusgai. Momentuz iragarri dutenaren arabera, eguerdian hasiko da programazioa 13:00etan kalejira batekin. Ondoren, arratsaldean lodientzako asanblada eta Warras Bizarras ikuskizuna izango dira, eta geroago ekintza bat egingo da. Egunari jai giroan emango diote bukaera, poteo eta kontzertuekin.