Lizarrako alkateak ere (Navarra Suma) kiroldegia ukatu die Pirritx, Porrotx eta Marimototsi

  • Kirol entrenamenduak daudela argudiatuz, otsailaren 4 eta 5ean Lizarrako kiroldegian pailazoen ikuskizuna egiteko eskaerari ezetz esan dio Gonzalo Fuentes alkateak, Naiz-ek jaso duenez.


2020ko urtarrilaren 21an - 16:53

Garean Euskaldunon Elkarteak egin zuen eskaera, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ekitaldia Lizarreria kiroldegian egiteko. “Kiroldegian entrenamenduak daude eta kirol instalazio bat denez, horiei eman behar zaie lehentasuna” erantzun du Navarra Sumako alkateak.

Jakina denez, Iruñeko udal gobernuak ere (Navarra Suma) ez zien pailazoei Baluarten ikuskizuna egiten utzi. Erantzuna: Anaitasuna pabiloia jendez gainezka zela egin zuten ikuskizuna hiriburuan.

Burlatan ere ikuskizunaren aurka azaldu zen Navarra Suma, baina alderdi politikoak gutxiengoa du han, eta ez zen betoa aurrera atera.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zentsura
1936an fusilatutako trenbide-langileak irudikatzen dituen erraldoi bat zentsuratu du Zizur Zendeako eskuinak

Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.


Erakusketa lehenago kenduko dutelako zentsura salatu du Iruñeko LKN artistak

Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".


Covitek Txillardegiri buruzko ikasleentzako bideo baten aurka jo du

Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.


Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos
"'No me llame Ternera' filma ikusi egin behar da kritikatu aurretik, eta ez alderantziz"

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak prentsara gutuna bidali du. Bertan, Espainiako hainbat hedabidetan atera den gutuna kritikatu du. Izan ere, zalaparta ari dira sortzen hainbat biktima elkarte, Zinemaldian estreinatuko den No me llame Ternera (Jordi Evole eta Marius... [+]


Eguneraketa berriak daude