Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

  • Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko apirilaren 16an - 10:09
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Milaka domeinu .es-en ondoan, 788 .cat, eta 63 .eus izan dira kaltetuak. Datu bilketa hemen jaso dute, eta ikusten da Internet hornitzaileek Cloudfare sistemaren IP-ak blokeatzen dituztela nagusiki, baina beste asko ere bai.

La Ligaren aginduz egiten da hau, euskaraz Egunean Behinek otsailaren erdialdean estreinakoz jakinarazi zuenez. Egunean Behin jokoak pairatutakoak ez zuen zerikusirik .eus domeinuekin, baizik eta bere irudiak ikuskatzeko orduan zerbitzari batzuk blokeatuta zeudelako. Bi hilabete beranduago, berdintsu gabiltza, Athletic, Real Sociedad eta Osasunaren interesak defendatzen dituen La Liga erakundeak eragozten du jendeak Internet erabiltzea, nonbait zerbitzu pirata batzuek nazioarteko azpiegiturak erabiltzen dituztelako (eta azpiegitura horiek zehatz moztu beharrean, ba behera botatzen dituzte hornitzaileak osoki).

Noiz arte iraungo du honek? Ez dakigu, baina Puntueusek aholkatzen die .eus domeinuaren erabiltzaile euskaldunei edozein intzidentzia sumatuz gero, jartzeko haiekin harremanetan: info (a bildua) puntu.eus / 943 085 051


Internet kanalean gehiago
2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.