Erakusketa lehenago kenduko dutelako zentsura salatu du Iruñeko LKN artistak

  • Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".


2024ko martxoaren 13an - 09:59
LKN artistaren erakusketa Iruñeko Morea saltokian.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Aktualitate politikoa, kulturala eta kirol arlokoa landu ditu LKN artistak egun Iruñeko Morea saltokian jarri duen erakusketan. Apirilaren 7ra arte egon behar zen erakusketa, baina martxoaren 22an kenduko dute. "Talde erlijioso baten kexengatik nire lana uste baino lehenago kenduko dute saltokik”, salatu du artistak.

Obretako pertsonai batzuk motibo erlijiosoekin lotzen ditu eta LGTBIQ+ kolektiboari ikusgaitasuna ematen dio erakusketan. “Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen", azaldu du.

 


Zentsura kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.