Britainia Handian epaileen kontrolpean bizi diren 1.000 gazte “gaiztagin” direlakoekin egin den ikerketa batek erakutsi duenez, azukre gutxiko elikadura hartuz gero berriro okerren bat egin zutenen kopurua %44 jaitsi zen. Zergatik ez da kontuan hartzen dieta prebentzio planetan?
Britainia Handian segurtasuna garrantziarik handieneko gaia da agenda politikoetan, mundu osoan den bezala. Azken hiru urteotan Toghether Campaign (Elkarrekin Kanpaina) dauka martxan Londresko gobernuak, kriminalitatea jaisteko asmotan. Hainbat atal ditu kanpaina horrek, eta horietako bat jokabide antisozialen kontrako arauak osatzen du (Anti-Social Behaviours Order, ASBO). Horren kariaz artikulu deigarria idatzi du The Ecologist hilabetekari famatuan Pat Thomasek: ASBO versus Nutrition, ASBO arautegia ala elikadura.
Munduko ekologisten eta beste jende aurrerazaleen erreferentzietakoa den hilabetekari horretan, osasun gaietarako editorea da Pat Thomas. Aipatu artikuluan kontrajarri ditu alde batetik, azken urteotan egin diren prebentzio neurrien emaitza urriak edo ez oso nabarmenak, eta bestetik, zenbait ikerlek elikaduraren eta gizakien jokabidearen artean kausitutako loturak. Thomasek uste du kriminalitatea saihesteko asmoz kanpainetan xahutu diruak hobeto gastatuko liratekeela jendeen eta batik bat gazteen elikadura hobetzen. Ideia erakargarria da, eta Thomasek datu aberatsez hornitu du.
2002an Oxfordeko unibertsitateko Bernard Gesch fisiologoak plazaratu zuen agiri interesgarri bat, elikadura eta kriminalitatearen arteko loturak zehazten zituena. Ikerketarako, espetxe britainiarretan 231 preso gazte hautatu eta bi taldetan banatu zituen. Talde batekoen janariei elikadurazko gehigarriak erantsi zizkieten, eta bestekoei aldiz plazeboak. Ondorengo hilabeteetan batzuek eta besteek presondegian izan zuten jokabidea kontrolatu zuten. Esan behar da lehen taldekoei gehigarriak –bitaminak eta beste– kopuru txikietan eman zitzaizkiela, janari ikerketetan erabilitako mega-dosiak baino askoz urriagoak.
Eta hala ere harrigarriak ziren emaitzak. Suplementoz hornitutako janariak hartu zituztenek besteen aldean %26 istilu edo arazo gutxiago sortu zuten presondegietan. Bortizkeriaren kasuan, lehen taldekoetan %37 gutxitu zen. Badakigu –hori ez dute esan, noski, ikerlariek– presondegi barruko jokabide “on” eta “txarrak” bereiztea gauza eztabaidagarria dela. Baina hala ere, Gesch eta beste ikerlariek demostratutakoa horrek ez du lainotzen: gaizki jatearen eta jokabide agresiboaren artean lotura badela, lotura handia gainera.
Gesch baino lehenago ere ondorio berdinak ateratako ikerketak izan ziren. 1978an Journal of Orthomolecular Psychiatry aldizkariak publikatu zituen 102 kondenaturen elikadura hobetuz lortutako emaitza interesgarriak. Kalifornian, berriz, famatu egin zen ildo berean Stephen Schoenthaler mediku eta irakasleak kondenatu gazteekin egindako froga. Pat Thomasek idatzi duenez, “Schoenthalerren aspaldiko lan hura interes handikoa izan zen, froga egiteko kendu egin baitzituen junk foodak (zabor-janak) eta batik bat azukre askoko direlako snackak. 1983an 3.000 preso gaztetxorekin egindako ikerketan snack motako janarien ordez azukre gutxiko aukera osasuntsuagoak ipini zizkien. Dieta hori erabilitako hurrengo urtean bortizkeriazko istiluak ia erdira jaitsi ziren”. Emaitzak ikusita, Schoenthalerrek lortu zuen Los Angelesko justizia departamentuak gaztetxo kondenatuentzako programetan janari plan bat martxan jartzea.
Bernard Gesch antzeko emaitzetara iritsi zen 1990ean: Gales ondoko South Cumbrian 1.000 gaztetxo kondenaturekin egindako frogan, erakutsi zuen azukre gutxiko dietarekin %44 gutxitu zirela haien jokabide antisozialak. Programa horretan aztertu ziren gaztetxo gaiztagin horien mineral eta bitamina urritasunak, ea organismoan metal toxikorik bazuten, odoleko azukrearen kontrola eta abar, eta jarraipen pertsonalizatua egin zitzaien.
Epaileek kondenatutako gaztetxo haiek askotan antzeko arazo biokimikoak zeuzkaten, eta zehazki glukosarekiko intolerantzia eta zink urriegi. Glukosarenak behar du esplikazioa. Adituek diotenez, neurri handian jaten badira azukreak, litxarkeriak eta estimulatzaileak –kafea, tea edo kolak– baina baita karbohidrato askoko janariak ere –pop-corn, patata frijitu, pastizeria, bollo jendea eta abar– proteinarik gabe, orduan gorputzak glukosarekiko tolerantzia ez-normala garatzen du eta erreakzioz hipoglizemiak sortu. Odoleko azukrean gorabehera handiak dituzten diabetikoek badute horren berri. Geschek demostratu du kondenatutako gaztetxo askok glukosarekiko desarreglo nabarmenak dituztela.
“Gaizki jaten duela jakitea –idatzi zuen Geschek– pertsona batek bortizkeriaz jokatuko duela aurreikusteko datu hobea da pertsona horren aurrekariak ezagutzea baino”. Berrikiago, 2004an, American Journal of Psychiatry buletinak publikatu zuen beste ikerketa batean erakusten zen elikaduran urritasunak zituzten haurrek (batez ere zink, burdin, B bitamina eta proteina gutxiegi) zortzi urterekin, batez bestekoarekin alderatuta, %44an jokabide erasokorragoa zeukatela eta %51 gehiagokoa 17 urterekin.
Geschek eta bere aipamena egiten duen Thomasek karbohidrato, grasa eta gehigarri sintetiko larregi eta elikagai gutxiegiko jateko modu modernoari “high calorie malnutrition” deitzen diote, kaloria askoko desnutrizioa. Hau fenomeno berria da gizakiaren historian. “Azken 200 urteotan sekula ikusi ez diren bezalako aldaketak egin ditugu gizakiaren dietan. Eta harrigarriena da aldaketa horiek egin ditugula gizakiaren burmuinean eduki ditzaketen ondorioak batere ebaluatu gabe. Hona zertan ari garen: giza burmuinarekin kontrolik gabeko esperimentu globala egiten”.
Erabateko nahasketa horren beste seinale gehiago balegoke aditu horien arabera gaur egun: depresio, eskizofrenia eta beste hainbat gaixotasun mentalek daukaten zabalkunde gero eta handiagoa, Alzheimerrarena, eta abar luze bat hein batean janari arazoekin lotuta omen daude. Izan ere, gure buruak soin osoaren energiaren %20 gastatzen du; bihotza %40an burmuinarentzat ari da lanean. Aldi berean, gure organorik sofistikatuena da, kimikoki aberatsak diren elikagaiak behar ditu. Besteren artean, hor dago dopamina eta serotonina bezalako neurotransmisore kimikoak sortu beharra.
Medikuek, eta batik bat, psikiatrek ondo dakite burmuinaren orekan –eta gizakiaren jokabidean, ondorioz– zer nolako garrantzia daukaten mineralek eta beste mikro-elikagaiek. Botikak errezetatzen dituztenean molekula kimikoak ari dira agintzen. Baina horien eragina janarietatik iritsitako gai kimikoenarekin gurutzatzen da, eta honek esplika ditzake zenbait botikak eduki ditzaketen eragin paradogikoak. Alegia, antidepresiboa hartu eta gaixoari antsia are handiagoa eragitea, adibidez.
Dietez ordu eta egun luzez eztabaida liteke. Baina horrelako ikerketa batek balio lezake gure gazteen elikadura berriro eta gehiago aztertzeko. Azken finean, tabakoa debekatuta dago institutuetan, baina gaztetxoei gosaltzeko palmera, donut, bollicao eta gainerako zerrikeriak eskaintzen zaizkie.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.
Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin bilduko da asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei "atseden hartzeko tartea" ematea... [+]
Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.
-------------------------
Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]
Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.
Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.
Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]
Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]