Lilatoiak Donostiako kaleak morez jantzi ditu

  • 5.240 emakume baino gehiagok hartu dute parte igandeko 29. Lilatoia lasterketan. Parekidetasuna aldarri eta “Itzaletik argira” lelopean, bost kilometroko ibilbidea egin dute Donostiako erdigunetik. Sekula baino korrikalari gehiago izan dira aurtengoan, urtetik urtera hazten doan lasterketa honetan.


2018ko martxoaren 05an - 11:14
Aurten 5.240 emakumek hartu dute parte Lilatoian (Arg: Berria)

Martxoaren 8ko greba feministak asteburuon berotu ditu motorrak. Larunbatean, Donostiako mugimendu feministak irakurketa ibiltaria egin zuen, historian zehar emakume langileek egindako borrokak hizpide.

Igandean, 5.000 emakume baino gehiagok Lilatoia korritu dute, horietako askok datorren osteguneko grebaren aldarriak soinean. Lasterketa Lorea Ayala donostiarrak irabazi du, 18 minutu eta 7 segundoko denborarekin.

Lilatoiaren amaieran ere, festa eta elkartasun giroa nagusitu da Donostian. Jarraian, egunak utzitako irudi batzuk:

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


‘Gu’-aren inguruan marraztu du Tupust! kolektibo feministak bere hirugarren alea

Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


Eguneraketa berriak daude