5.240 emakume baino gehiagok hartu dute parte igandeko 29. Lilatoia lasterketan. Parekidetasuna aldarri eta “Itzaletik argira” lelopean, bost kilometroko ibilbidea egin dute Donostiako erdigunetik. Sekula baino korrikalari gehiago izan dira aurtengoan, urtetik urtera hazten doan lasterketa honetan.
Martxoaren 8ko greba feministak asteburuon berotu ditu motorrak. Larunbatean, Donostiako mugimendu feministak irakurketa ibiltaria egin zuen, historian zehar emakume langileek egindako borrokak hizpide.
Igandean, 5.000 emakume baino gehiagok Lilatoia korritu dute, horietako askok datorren osteguneko grebaren aldarriak soinean. Lasterketa Lorea Ayala donostiarrak irabazi du, 18 minutu eta 7 segundoko denborarekin.
Lilatoiaren amaieran ere, festa eta elkartasun giroa nagusitu da Donostian. Jarraian, egunak utzitako irudi batzuk:
Atzo Donostiako kaleak hartu genituen historian zehar emakume* langileok egin ditugun borroken esperientziak hizpide. Martxoak 8ko propaganda banatu genuen eta flowa ez zitzaigun falta ibilaldian.
Gaur #LILATOIA HARTZERA GOAZ! 💪🏾💜 pic.twitter.com/RKU5L2u4Jd
— Emakumeok* Planto! (@DFeministak) March 4, 2018
Euritan dantza eta dantza! Giro ederra dago goizean goizetik! @irutxulo @Lilaton1 #lilatoia pic.twitter.com/1QWOue7xIP
— Malen Aldalur (@malenaldalur) March 4, 2018
Batukadaren erritmoan korrika milaka emakume @irutxulo @Lilaton1 #lilatoia pic.twitter.com/659lMH17If
— Malen Aldalur (@malenaldalur) March 4, 2018
Lilatoia amaitu da, ez ordea emakumeen borroka. Hezkidetza borroka horren parte garrantzitsu bat izanik, gure ikastolan ez dugu amore ematen eta tinko jarraituko dugu berdintasuna aldarrikatzen eta sustatzen. @Lilaton1 #Lilatoia pic.twitter.com/KaRCL9NPg8
— Jakintza Ikastola (@jakintza) March 4, 2018