Liberoamerika, idazle gazteen loraldia bultzatzen

  • Gazteek sorkuntzaren bidean zailtasunak aurkitzen dituzte oro har eta arazo horri buelta bat emateko asmoarekin ari da lanean Liberoamerika argitaletxea, Euskal Herrian zein bertatik kanpo. Argitaletxeak Iberiar penintsulako eta Latinoamerikako idazle gazteen lanak argitaratzen ditu, eta 2019an hasi zen lanean Euskal Herrian. 2020an Izotzetan islatuak. Euskal idazle gazteen bilduma antologia argitaratu zuen argitaletxeak, 24 idazle gazteren testuekin osatutako bilduma. Askotariko lanak jaso ondoren aukeraketa sakona egin behar izan zuten. Proiektuaz hitz egin dugu beronen bultzatzaileekin, baita antologian parte hartu duten bi idazle gazterekin ere.


2021eko abenduaren 22an - 07:55
Azken eguneraketa: 09:10

Leire Alonso Allué (Burlata, 1991) eta Iosune de Goñi García (Burlata, 1993) izan dira Izotzetan Islatuak liburuaren editoreak.“Iosune eta biok idazle lanetan ibiliak gara baina lehen aldia izan da editoretzan”, azaldu du Alonsok. Argitaletxearen lehen argitalpenaren inguruko sentsazioen inguruan galdetu diegunean, “editore begirada” erabiltzen ikasi dutela azpimarratu du, baita idazleei haien lanak aukeratuak izan direla komunikatzea zeinen pozgarri zaion ere. Diotenez, idazle hasiberrien ilusioa eta poza nabariak izan dira lehen proiektu horretan, nahiz eta COVID-19aren pandemiak berau aurkezteko ekitaldiak baldintzatu.

Alonsok Liberoamericaren Liberoamericanas, 140 poetas contemporáneas (Liberoamerikarrak, 140 poeta garaikide) lanean parte hartu zuen, eta Liberoamerikan editore lanak egitea proposatu ziotenean gustu handiz onartu zuen erronka: “Editore izatea proposatu zidatenean aukera polita iruditu zitzaidan literatura aniztasunetik, feminismotik, gaztetasunetik eta horizontalki egiteko, elkarlanean eta elkarrengandik ikasiz”. Dioskunez, Liberoamericanas, 140 poetas contemporáneas lanean hainbat hizkuntza landu ziren, eta horrek beste hizkuntza batzuetan liburu edo bilduma osoak argitaratzeari ateak zabaldu zizkion. “Euskararen kasuan, bilduma bat egitea erabaki zen, erdarazko lanean bezala idazle desberdinak bilduz baina euskal literaturaren testuingurura egokituta”, azaldu du Alonsok. Hortik sortu zen 24 gazteren literatura piezak jasotzen dituen Izotzetan islatuak. Euskal idazle gazteen bilduma.

Argazkia: Jaione Dagdrømmer

Argitaletxeak ezinbestekoak ditu baliabide ekonomikoak bere lana egiteko, eta proiektu honek ez ditu bestelako argitaletxeek izan ditzateketen diru baliabideak, beraz askotan ezin dituzte nahi beste lan argitaratu. “Gauza gehienetan ezin dugu argitaletxe handi batek bezala lagundu, propagandarekin eta argitaletxearen izenarekin kasu, baina ilusio nahikoa daukagu”, azaldu du Alonsok.

Zentzu horretan “zailtasunak” ikusi arren, askotan ohiko argitaletxeekiko dauzkaten ezberdintasunak “aukera paregabeak” direla adierazi du editoreak: “Lan motaren eta idazle perfilaren arabera, askotan gurekin argitaratzea eskatu dute; idazle batzuentzat gurea bezalako aukerak izatea oso garrantzitsua da”.

Idazle gazteen akuilu

Izotzetan islatuak bildumaren parte izan dira Oihana Arana eta Maddi Zabalo, eta eskerturik daude Liberoamerikak gazteei emandako aukerarekin. Zabaloren kasuan Izotzetan islatuak libururako idatzitako pieza bere argitalpen bakarra da momentuz. Eguzki berriren baten berotan poemaren egilea da. Argitalpen horren aurretik, Urruzuno literatur lehiaketan ibilia izan da lau urtez jarraian. Liberoamerika argitaletxearekin aukera “ezberdin” bat izan duela adierazi du, nahiz eta bertan ere idazleen arteko aukeraketa bat gauzatzea beharrezkoa izan. “Gazte denen antzera, esperientzia eta baliabideak falta nituen, ez nuen lekurik nik sortutakoa plazaratzeko”, eta hargatik argitaletxeari ekimena sortu eta argitaratzeko aukera eskaini izana eskertzen dio. Literaturan ibiltzeaz gain musikan ere ibilia da Zabalo, eta momentu honetan horretan dauka bere energia guztia jarrita.

Aranaren kasua ezberdina da. Zabalorekin batera ibili izan da Urruzuno lehiaketan, baina 2020an eleberri bat idazteko enkargua heldu zitzaion Fernando Morillo idazlearen eskutik, Gaumin argitaletxean argitaratzeko. Hortik sortu zen Portuak eleberria, Aranaren lehen argitalpena. Ez ditu horiek argitalpena bakarrak ordea, aurten argitaratu baitu bere azken lana: Lazunak azazkaletan (Susa, 2021) poesia liburua. “Portuak eleberria proposamen batetik sortu zen eta Lazunak azazkaletan, aldiz, nik idatzi dut eta neronek eman diot forma”, adierazi du Aranak. Hala ere, bere kasuari ezohiko deritzo: “Ez da oso ohikoa nire adinarekin bi liburu argitaratuta izatea”.

Gazte idazleen bilaketa egitearen beharraz mintzatu da Alonso: “Unibertsitateko edo institutuko ikasle askok idazten dute, baina askotan laguntza faltaren ondorioz idazteari uzten diote edota haien lana ezkutuan geratzen da”. Zentzu horretan, “saltoa emateko aukera” bezala deskribatzen du Liberoamerikaren jarduna. Lehiaketetatik irteteko modu bat da Liberoamerika argitaletxeak eskaintzen duen aukera. “Lehiaketa formatua ez duen zerbait idaztea eta zure lana argitaletxe batera bidaltzea oso zaila da”. 2021eko urtarrilean deialdi berri bat zabaldu zuen argitaletxeak, euskal idazle gazte gehiagoren lanak jasotzeko.

Alonso eta de Goñiren ustetan espazioak behar dira idazle gazteen literaturak argia ikusi dezan. “Bada oso lan polita egiten ari den jendea, baina ez dago aukera nahikoa”, azpimarratu du lehenak. Liberoamerikarekin, faltan diren aukera horien sorkuntzan jarraitzeko asmoa agertu dute.

Feminismoari garrantzia

Liberoamerikaren baloreen artean dago feminismoa; ikuspegi feminista egunerokoan izan behar den zerbait dela baitute. Literatura alorrean dabiltzan emakume gazteek bultzada behar dutela azpimarratu nahi izan dute. Alonsoren hitzetan, “emakume gazteek emakume nagusiagoek edo adin bereko gizonezkoek baino bultzada handiagoa behar dute literatura mundura salto egiterakoan”. Arrazoi hori dela eta, ezinbestekotzat dute ikuspegi feministaren txertaketa literatura alorrean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


Utopia akuilu

Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025

-----------------------------------------------------------

Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]


2025-05-28 | Bea Salaberri
Liburuak Et’abar

Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]


Munduko Poesia Kaierak
“Irakurleok elebidunak gara, eta kanpoko literaturaren zati bat soilik irakurtzen dugu euskaraz”

2014an sortu zuen Susa argitaletxeak MPK Munduko Poesia Kaierak bilduma, beste hizkuntza eta lurralde batzuetako poetak antologia-formatu zainduan euskarara ekartzeko asmoz. Ordutik, 53 kaier eman dituzte. 2021etik bildumaren zuzendaritzan ari dira Maialen Berasategi eta Isabel... [+]


Aleksandra Kollontai
‘Boltxebike maitemindua’: panfleto arrosa bat

Gutun bat iritsi da Ukrainako Oberih aldizkarira: “Erredakzio estimatua, interesa dakizuekeen zerbait dela-eta idazten dizuet”. Funtzionario bat da idazten duena, Antsyxkin I. V. delakoa, eta aurkikuntza handi bat egin duenaren poz eta urduritasunarekin idazten du... [+]


Haur irakurzaleek ere beren topaketa eguna izango dute

Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]


Hezurrak eta muina

hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025

-------------------------------------------------------
 
Ildaska gorridun larrua, kimu sortu berria edo muin kolore biziduna. Liburuak dakarkigunaren aieru da azala, sortzeaz mintzo baita Ane Labaka Mayozen... [+]

Miren Amurizaren ‘Pleibak’, 111 Akademiako irabazle

Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.


Pepe Mujica eta Lucia Topolansky
“Bi euskaldunek Peperi eta Lucíari poema bana xuxurlatu nahi diete”

2015eko urtarriletik maiatzera bitartean, 25 urterekin ikasketak amaitu ondoren, Irati Astobieta laguna eta biok Txilen, Argentinan eta Uruguain zehar ibili ginen Kalabazan Ibiltaria proiektuaren barruan. Poesia xuxurlatua tresna poetikoa baliatuz euskal poemak ahotik belarrira... [+]


2025-05-19 | Behe Banda
barra warroak
Zeri Kantatzen Diogun

Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]


Puntadaz puntada aldatzen

Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025

-----------------------------------------------------------

Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]


ANALISIA
Harrizko igitaiak, brontzezko mailuak

Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]


Eguneraketa berriak daude