Bizkaian bizi den kazetari palestinar batek salatu du Guardia Zibilak eta Mossadek legez kanpo galdekatu dutela

  • Bere familiarekin batera bizi da Lemoan kazetari errefuxiatua. Adierazi du Israelgo inteligentzia zerbitzuak galdeketa egin ziola Guardia Zibilaren informazio zerbitzuko agenteek antolatutako bilera batean, Madrilen, institutu armatuaren egoitza nagusietako batean.


2021eko apirilaren 12an - 12:41
Argazkia Público egunkariak argitaratu du.

Público egunkariak jaso du Muath Hamed kazetariak bizi izandako galdeketaren eta mehatxuen berri. Joan den abenduaren 9an hasi zen kontua. Egun horretan, Hamedek Nicolás izeneko Guardia Zibilaren informazio-zerbitzuetako agente baten lehen deia jaso zuen. Kafea hartu eta Hamedekin hitz egin nahi zuen kazetari gisa egindako lanaz, bere iraganaz eta Espainiako bizimoduaz. Ohiko prozedura da, Espainiako informazio-zerbitzuek errefuxiatuekin eta migratzaileekin erabiltzen dutena. "Bere lana egiten zuela ulertu nuen eta ez daukat ezer ezkutatzeko, beraz, baietz esan nion", azaldu du kazetariak. Nicolás agenteak Bizkaiko Guardia Zibilaren Komandantzian hartu zuen, Bilboko Salbe plazan.

Bosgarren solairuko gela batean Javier zuten zain, zerbitzu bereko beste agente bat. Hamedek bere galderei erantzun zien eta azaldu zien zergatik eskatu zuen asiloa Espainian, nola lortu zuen Palestinatik irtetea eta nola igaro zen Turkian. Galdera asko egin dizkio Espainiako Poliziak Espainiako Estatuan asiloa eskatu zuenean, 2019ko apirilean.

Nicolásek berriz deitu zion otsailaren hasieran eta beste behin eskatu zion elkartzea, oraingoan Madrilen. Ezetz erantzun zion, ez zegoelako Madrilen. Ondoren, Javier agenteak deitu zion eta eskatu zion otsailaren 11n elkartzea Madrilen. Ordukoan baietz erantzun zuen, Madrilen baitzegoen.

Jarduteko modua susmagarria egin zitzaion kazetariari. Eraikinean identifikatu gabe sartu zuten, bere sarrera ez zuten inon erregistratu eta segurtasun kontrolik ez zuen pasa. Gelan Javier eta Omar izeneko bat zituen zain. Belgikako inteligentziarentzat lan egiten zuela adierazi zion Omarrek. Hamed ohartu zen hizketan Israelgo doinua zuela eta hebreeraz egin zion. Bien erreakzioa ikusita identifikatzeko eskatu zien eta biek uko egin zioten. Omarrek onartu zuen israeldarra zela eta Javier gelatik atera zen.

Ustezko agente israeldarra presio egiten hasi zitzaion, Hameden aurkako akusazio ilunak eginez eta bere komunikazio eta mugimenduak aspalditik ezagutzen zituela esanez. Talde islamisten eta palestinarren erresistentziarekin lotutako terroristen finantzaketan inplikatuta egotea leporatu zion. Hameden testigantzaren arabera, Israelgo ustezko espioiak bere zor ekonomikoez ere hitz egin zuen.

Mehatxu egin zion kazetariari. Palestinara inoiz ez zirela itzuliko esan zion eta bere kazetaritza-ikerketetako bat aipatu zion. Bertan, Mossadek Europa Ekialdeko herrialdeetan bere informatzaileak errekrutatzeko eta Europako lurraldean ordaintzeko erabiltzen duen pantaila-enpresen sistema azaleratu zuen.

Erantzunik ez

Público egunkaria Israelgo enbaxadarekin harremanetan jarri da kazetariak kontatutakoaz galdetzeko eta erantzuna ondokoa izan da: “Erantzuna da ez dagoela erantzunik”. Nicolásek ez du gaiaz hitz egin nahi eta Javierrek ez ditu egunkariaren mezuak erantzun. Guardia Zibilak eta Espainiako Barne Sailak ez dute erantzunik eman nahi izan. Hameden eta familiaren asiloa bideratzen ari den CEAR gobernuz kanpoko erakundeak Asiloaren Bulegoan jakinarazpena egin du.

Migrazio eta segurtasun arloko adituen arabera, Guardia Zibilak ez du atzerritartasun arloko eskumenik (Polizia Nazionalak du eskumena). Bestalde, gaur egun ez dago lankidetza-akordio ofizialik Mossadek Espainiako lurraldean edo estatuko eraikinetan horrelako ekintzak egin ahal izateko.

Ez da kazetari palestinar honek Israelgo inteligentziari aurre egiten dion lehen aldia. 2006 eta 2014 artean, Mossad hainbat aldiz saiatu zen harrapatzen. Bere testigantzaren arabera, Hamedek beti uko egin zion Israelgo inteligentziarekin lan egiteari, baita gertaera hauek publiko egin ere, eta errepresalia bezala, behin baino gehiagotan espetxeratua izan zen. Hamar aldiz egon zen Israelgo kartzeletan atxilotuta. Iraganean ere Palestinako Aginte Nazionalak bi aldiz atxilotu eta espetxeratu zuen. 2004 eta 2014 artean Israelgo Gobernuaren zerrenda beltzean egon zen, atzerrira bidaiatzeko debekuarekin. Israelgo soldaduek berari zuzenean tiro nola egin zioten dokumentatu zuen duela zenbait urte Hamedek.

Hamedek adierazi duenez, ia bi orduko galdeketaren ostean, Mossadeko ustezko agenteak agur esan eta haien berri izango zuela esan zion.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Eguneraketa berriak daude