Presidentetzarako bozen lehen itzulian bigarren gelditu ostean, hautagai independenteak puntu bateko aldea atera dio Trzaskowski egun gobernuan dagoen alderdi europazaleko hautagaiari. Emaitza ofizialak argitaratu arte ez da argi egon zein izan den bozen irabazlea, bigarren gelditu den hautagaiak bere burua garaile gisa jo duela ere zenbaketa amaitu gabe zegoenean. Horrela, Donald Tusk lehen ministroaren alderdiak ez du neurriak oztoporik gabe aurrera eramateko aukera izango, gobernuak proposatutako neurri orori betoa ezartzeko eskubidea baitu Poloniako presidenteak.
Duela bi aste eginiko lehen itzulian gertatu bezala, inkesta gehienek bi hautagai nagusien arteko lehia estua aurreikusten zuten Poloniako presidentetzarako bigarren itzulirako. Emaitzek hori berretsi dute: Karol Nawrocki eskuin muturreko hautagai independenteak botoen %50,89 lortu ditu; Rafal Trzaskowski egun gobernuan dagoen alderdi europazaleko hautagaiak, berriz, botoen %49,11. Poloniako Hauteskunde Batzordearen arabera. Botoen zenbaketa amaitu eta emaitza ofizialak argitaratu arte ez da argi egon zein izan den bozen irabazlea, eta horren adierazle da Trzaskowskik bere burua jo duela garailetzat zenbaketa oraindik amaitu gabe zegoela.
NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko idazkari nagusi Mark Ruttek sare sozialen bidez zoriondu du Poloniako presidentetzarako bozen garailea, baina haren izena aipatu gabe. "Oker ez banago, dagoeneko badago irabazle bat", adierazi du Ruttek, baita harekin lan egiteko "gogo handia" duela ere. Europako hainbat agintarien mezuez gain, Etxe Zuriak ere zoriondu du Nawrocki: haren argazki bat argitaratu dute Donald Trump AEBetako presidentearekin batera, maiatzaren hasieran Washingtonera joan baitzen hura bisitatzera.
Azken urteetan eskuin muturra Europan izaten ari den hazkundearen adierazle, Poloniako presidentetzarako bozen irabazlearen hauteskunde kanpaina "familia tradizionalaren eta kristautasunaren" defentsan eta "Poloniaren eta poloniarren subiranotasunean" oinarritu da, besteak beste. Horrez gain, LGTBI komunitatearen eta abortuaren aurkako mezuak esan ditu, eta "legez kanpoko migrazioaren" aurka agertu da behin eta berriz.
Tusk lehen ministroaren asmoak hautsi dira
Hautagai independente gisa aurkeztu den arren, PiS Legea eta Justizia alderdi ultrakontserbadoreak Nawrocki babestu du hauteskunde kanpainan zehar. Hain zuzen, Poloniako Hauteskunde Batzordea bozen emaitza ofizialen berri eman ostean, 2015etik herrialdeko estatuburua izan den PiSeko buru Andrzej Dudak zoriondu egin du presidentetzarako bozen irabazlea sare sozialen bidez: "Lehia zaila baina ausarta egin duzu Poloniaren eta gure aberriaren arazoak kudeatzeko borrokaren alde. Zorionak garaipen izugarri honengatik kanpainaren azken minutura arte".
Legebiltzarrerako azken hiru hauteskundeetan garaile izan arren, lehen bi aldietan lortu du PiS alderdiak gobernua osatzea: 2023an jarduneko gobernua osatzea lortu bazuen ere, babes faltagatik bertan behera geratu zen, eta urte horretako abenduan Donald Tusk Plataforma Zibila alderdiko burua izendatu zuten herrialdeko lehen ministro, gobernu koalizio berriko buru gisa. Hain zuzen, Tusken itxaropena zen haren alderdikide Trzaskowskik irabaztea presidentetzarako bozak, euren alderdiaren proposamenak oztoporik gabe ezartzeko asmoz –Poloniako presidenteak gobernuak aurrera eramandako edozein proposameni betoa ezar diezaioke–.
Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]
Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]
Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]
“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.
Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.
Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]
Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek –abizenik ez du eman nahi– ARGIAren galderak, igande... [+]
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]
2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.
Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]
Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.