Gazte altsasuarrek akusazioak ukatu dituzte, gaur guardia zibilak ari dira deklaratzen

  • Zortzi akusatuen deklarazioarekin hasi da astelehenean, apirilak 16, Altsasuko zortzi gazteen aurkako epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Herriko ostatu batean izandako liskar batengatik 12,5 eta 62 urteko espetxe zigorrak dauzkate arriskuan.


2018ko apirilaren 16an - 16:17
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ordu erdiko atzerapenez, goizeko 10:30etan Concepcion Espejel buru duen epai-mahaiaren aurrean hasi da gaur Madrilgo Audientzia Nazionalean Altsasuko gazteen kontrako auzia. Jokin Unamuno, Adur Ramírez de Alda, Oihan Arnanz espetxetik ekarri dituzte eta lehenak izan dira 2016ko urriaren 16an Koxka ostatuan gertatuaren beren bertsioa ematen. Haien ostean deklaratu dute baldintzapeko askatasunean dauden Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Aratz Urrizola, Iñaki Abad y Ainara Urkijok. Denek ukatu dituzte Guardia Zibilak sumarioan egiten dizkien akusazioak, bai liskarretan parte hartu zutenik eta bai Ospa mugimenduaren kide zirenik.

Asteartean, 17, liskarretan egokitu ziren guardia zibilek eta beren bikotekideek emango dute beren bertsioa. Ondorengo saioetan, lekuko eta peritoak mintzatuko dira.

Apirilaren 27an amaitu behar duen epaiketari gazteek babes handi batek berotuta ekin diote: joan den igandean, 15, aspaldiko manifestaziorik handienarekin eman zieten beren animoa Iruñean Euskal Herri osotik iritsitako jendeek, hainbat elkarte, alderdi politiko, udal eta baina Nafarroako Gobernuak berak ere elkartasuna azalduz. ARGIAtik Xabier Letonak bertatik kontatu zituen manifestazioaren xehetasunak.

 

Manifestazioan bizitako giroa biltzen da ere Ahotsa.info-ren bideozko erreportaje honetan:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!