50.000 lagun justizia eske Iruñean

  • Iruñean oso aspaldi egin den manifestaziorik handiena egin zen larunbat arratsaldean Altsasukoekin elkartasunez, eta askoren ustez Iruñean izan den handiena. Udaltzaingoaren arabera 38.000 pertsona izan ziren bertan eta antolatzaileen esanetan 50.000. Egun ederra egin zuen Iruñean eta jendetzak hiriburua hartu eta gozatu zuen egunean zehar. Astelehenean, hilaren 16an, hasiko da hamar gazteen aurkako epaiketa Madrilen.

     

Xabier Letona @xletona
2018ko apirilaren 16a
Argazkia: EkinKlik

Golem zinemetan hasi zen manifestazioa 17:30ean eta hiriko hainbat lekutatik jendetza harantz uholdeka nola abiatzen zen ikusita, hasi baino lehen antzematen zen oso jendetsua izango zela. Aurreko egunetan ere ekitaldien zaratametroak horixe bera zioen. Ondoko txioetan ikus litezke manifestazioaren une berezienetako batzuk. Hamarnaka mila herritarrez gain, han izan ziren Nafarroako Legebiltzarreko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak, eta baita sindikatu eta alderdi askotako ordezkariak ere.

 "Altsasukoak askatu" izan zen hasierako oihu nagusia eta manifestazioaren amaiera arte gehien entzun zena. Ondorengo txioko eskuineko argazkiak manifestazioaren hasiera lepo zegoela erakusten du, eta ezkerrekoak egin behar zuen ibilbidea ere beteta zegoela. Beheko bideoan ikus litezke pankarta nagusiaren lehen urratsak.

 Manifestazio amaieran Altsasuko gazteen gurasoek bereziki eskertu zieten elkartasuna Estatuko hainbat lekutatik etorritakoei. Beheko txioko argazkian Madrildik etorritako talde bat ikus liteke bere pankartarekin, Kataluniakoak ere ikusi izan ziren.

 

"Hau ez da terrorismoa, justizia nahi dugu" ere sarri oihukatu zuten manifestariek. Une beroenetako burua Merindadeen plazara iristear etorri zen, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitzaren aurretik pasatzerakoan, manifestariek gogor egin zuten Altsasuko gazteen alde.

Jon Maia, Amets Arzalluz eta Alaia Martinen bertsoak izan ziren ekitaldiaren amaieran, Gazteluko plaza erabat beteta zegoenean, eta jendetza bertan sartu ezinean. Txioan entzun daiteke Alaia Martinen bertso baten amaiera. Eta bertsolarien azpiko txioan Fermin Valencia, "Navarra tiene cadenas" abesti ezaguna kantatu zuen eta jendetzak gogotik jarraitu zion.

 Atsasukoak Aske plataformakoek hartu zuten hitza ekitaldiaren amaieran eta gogorarazi zuten Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanzek 517 egun daramatzatela preso auzi honengatik, eta hori sekulako desproportzioa dela adierazi zuten. Eskerrak eman zizkieten Iruñera elkartasuna erakustera hurbildutako guztiei. Bistan zegoen antolatzaileak pozarren zirela lortutakoarekin: auziaren izaera eskandaluzkoak, Altsasuko herritarren lan itzelak eta eguraldi ederrak emaitza bikaina eman zuten.

Espetxeratuak diren gazteeen Bel Pozueta eta Antxon Ramirez de Alda izan ziren azkenak oholtzara igotzen (beheko txiokoak dira). Hunkituta ziren eta igandean Madrilera beste aldarte batekin joango zirela azpimarratu zuten, eta beren seme-alabak zirela sarean harrapatutakoak, baina han zirenetako beste askorenak izan zitezkeela berdin-berdin. Herritarren eta segurtasun indarren arteko liskarrak milaka direla urtero Estatu osoan, bana inoiz ez dela halako zigorrik eskatu horietako batean ere ez. Astelehenean hasiko den ahozko auzian, hamar gazteentzat 375 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak. Gurasoen esanetan, kontua ez da alde batean edo bestean egotea, auziaren mamia eskubideak direla baizik, eta hauek bermatu egin behar direla. Bertaratutako guztiei eskerrak eman ondoren ekitaldiari emaiera eman zioten.

 

 

EkinKlikeko ondorengo argazkietan ikus liteke hobeto Gazteluko plazan bildutako jendetza. Burua atera eta azkenak abiatu arteko tartea ia bi ordukoa izan zen, eta manifestazioaren luzera ia bi kilometrokoa.

Argazkia: EkinKlik
Argazkia: EkinKlik
Argazkia: EkinKlik

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kanal hauetan artxibatua: Altsasu  |  Nafarroako politika  |  Guardia Zibila  |  Alde Hemendik

Altsasu kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-18 | Axier Lopez
Altsasuko auzia
Guardia Zibil baten emaztearen bertsioa gezurtatzen duen argazkia

Altsasuko gazteen aurkako epaiketan, asteartean Guardia Zibileko teniente baten emazteak –Maria Jose izenekoa–, behin baino gehiagotan adierazi zuen auzipetuetako bat, Adur Ramírez de Alda, kamiseta gorriz jantzita zegoela erasoak gertatu ziren gauean. Altsasuko gazteen gurasoek igorri duten argazki honetan argi ikusten da hori ez dela egia.


2018-04-18 | Xabier Letona
Altsasuko auzia: Madrilek ez du jada indar bera Nafarroan

Guardia Zibilarekin egin du topo Altsasuko herriak auzi honetan, eta horrek esan nahi du Espainiarekin topo egitea. Auzipetutako gazteek Auzitegi Nazionalarekin egin dute topo, terrorismoaz akusatuta, eta horrek urte askotako kartzela zigor arriskua esan nahi du.


2018-04-16 | ARGIA
Gazte altsasuarrek akusazioak ukatu dituzte, gaur guardia zibilak ari dira deklaratzen

Zortzi akusatuen deklarazioarekin hasi da astelehenean, apirilak 16, Altsasuko zortzi gazteen aurkako epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Herriko ostatu batean izandako liskar batengatik 12,5 eta 62 urteko espetxe zigorrak dauzkate arriskuan.


Altsasuko gazteei babesa azaldu die Iruñeak

Jendetza batu da auzipetuen auziaren berri emateko bizikleta zutabeetan, bai eta Gazteluko plazako ekitaldian ere, informazioa zabaltzeko antolatutako biraren harira. Apirilaren 14an, manifestazioa eginen dute, Iruñean.


Altsasuko gazteen auziaren berri emateko martxa Iruñerrian izanen da asteburuan

Hiru bizikleta zutaberen bidez egituratuko dute deialdia larunbatean: Berriozartik aterako da bat, 10:30ean; bigarrena, Barañaindik, 11:00etan; eta, azkena, Atarrabiatik, 11:00etan. Gazteluko plazan elkartuko dira denak, 13:30ean.


2018-03-09 | ARGIA
The Altsasu Case: a brawl, 480 days in prison, and support from thousands of people

A demonstration had been organised for 14th April in Iruñea in support of the three young people who have been held in prison for almost a year and a half, and to demand they be given a fair trial. After a pub brawl with two members of the Civil Guard (Spanish armed forces), they were arrested and have been held in custody since then.


2018-03-02 | Axier Lopez
Izendatu dute Altsasuko gazteen epailea: Valtonic espetxeratu eta Guardia Zibilaren saria jaso duen Concepción Espejel

Concepción Espejel epailea izendatu dute Altsasuko gazteen epaiketa zuzentzeko. Gazteen abokatuek Espejel kasutik aldentzea eskatu dute, Guardia Zibilaren koronel batekin ezkonduta dagoelako eta Guardia Zibilak “Merezimenduzko Saria” eman ziolako, besteak beste.

 


Altsasuko gazteak eta Nekane Txapartegiren auzia Amnesty Internationalen txostenean

Nazioarteko erakundeak urteko txostena kaleratu du eta Espainiako Estatuari dagokion atalean nabarmendu ditu segurtasun indarren gehiegikeriekin, informatzeko eta biltzeko askatasuna urratzearekin edo tortura salaketa eta estradizioekin zerikusia duten kasuak, askotan euskal herritarrei lotuak.


2018-01-11 | Guaixe .eus
"Errepresio ekonomikoa" salatu du Altsasuko isunen taldeak

Altsasuko isunen taldeak "adierazpen askatasun eskubidea gauzatzeagatik herriak Estatu Espainolaren eskutik jasaten ari dituen erasoak" salatu ditu. Izan ere garagarrila akaberatik 11 isun jaso dituzte altsasuarrek, 4.000 euroko balioa dutenak. Taldetik jakinarazi dutenez, azken 7 urteetan "isun politikoetan" 45.000 euro inguru eskatu dituzte.


2018-01-08 | Guaixe .eus
Altsasu, gauerako aterpe

Etzegarateko portuaren itxierak 400 bat ibilgailu harrapatuta utzi ditu. Altsasun eman dute eman dute 600 bat pertsonak: 300 kiroldegian, 90 Otadiako Kristo Deuna aterpean, 60 Burunda frontoian eta hainbat altsasuarren etxeetan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude