"Legezkoa den bitartean...", Bilboko Portuko presidentearen erantzuna bertatik armak esportatzeaz

  • Datozen bost urteetarako Bilboko Portuaren Plan Estrategikoa aurkeztu zuten asteazkenean Getxoko gurutzontzien terminalean. Kanpoko aldean hainbat pertsonak Portuaren politikengatik protesta egiten zuten bitartean, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak arma trafikoaz igorritako galderari erantzun zion Asier Atutxa Portuko Agintaritzako presidenteak: “Legezkoa den bitartean, nire iritziak ez du axola”.


2017ko azaroaren 09an - 14:40
Asier Atutxa, Bilboko Portuko Agintaritzako presidentea. (Arg.: Bilboko Portua)

Oterok idatziz bidalitako galdera hauxe da: “Jakina denez, Bilboko Portutik Saudi Arabiara arma kopuru handia abiatzen da. Horiekin, ustez, gerra krimenak egiten dira Yemenen. Konpartitzen du Bilboko Portuak gizartean dagoen kezka? Jasotzen al du Plan Estrategikoak neurririk? Giza eskubideak errespetatzeko ekimenik badago?”.

“Konpartitu, Asier Atutxak konpartitu dezake, baina trafikoa legezkoa bada… Portuak logistika ezartzen du salgaien esportazio eta inportaziorako, eta nire iritzia ez zaio inori interesatzen”, esan zuen Portuko presidenteak. Bideoan jaso dute Atutxak erantzun zuen unea:

Halaber, Santurtziko Portuan migratzaile eta errefuxiatuei sarbidea oztopatzeko eraikitako hesiaz galdera bidali zuen Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide Tinixara Guanchek. “Bidaiari eta merkantzien segurtasuna” ziurtatu beharra aipatu zuen Asier Atutxak erantzunean. Beste bideo honetan ikus daitezke galdera-erantzunak osorik.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


ANALISIA
Ukraina EAEko kanpainan

Bi urte joan dira Errusiak Ukraina ofizialki inbaditu zuenetik eta denak adierazten du Errusiak lortu duela aurrea hartzea Ukrainari. Errusia gai izan da gerra industria baliatzen herrialdeko ekonomia haizatzeko, bere baliabide energetikoei beste aterabide bat bilatzeko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude