Azaroaren 21ean izango da Administrazio Epaitegian hitzordua. Alde batean Tubacexeko grebalarietako bat egongo da, eta bestean Laudioko Udaltzaingoa. Poliziak leporatzen dio langileari hesi batzuk jartzea errepidean grebaren azken egunean eta beharginak akusazioa ukatzen du.
Urriaren 1ean Tubacexeko greba bere azken egunean zegoen, hurrengoan sinatu baitzuten akordioa ELAk, CCOOk eta Independenteek enpresako zuzendaritzarekin. Egun lasaia izan behar zena, ordea, okertu egin zen bi grebalarirentzat.
A. O. urduñarra izan zen horietako bat eta horrela kontatzen du: "Hesi batzuk zeuden ibaitik gertu botata, eta nire kide batek eta biok altxatu eta mugitu genituen. Fabrika aurrean dagoen lorategi baten aurrean geundelarik, Udaltzaingoaren auto bat agertu eta zen, espaloira igo zen gure aurrean eta polizia bat jaitsi zen -antza oso ezaguna dena Laudion- esanez ergelak ginela, hori egiteagatik grebaren azken egunean".
Adierazpen horien ostean, langilea hasi zen udaltzainarekin eztabaidatzen eta horrek identifikatzea eskatu zion: "Ez zidanez esan zertarako nahi zuen nire NANa, hasieran ez nion eman. Gero bai, eta ikusi nuen legez kanpokoa gauza bat egiten zela berarekin: gure agiriei argazkiak egin zizkion bere telefonoarekin. Hori datuen babeserako legearen kontrakoa da".
3.000 euroko isuna ez ezik, beste bi isun gehiago ere jaso ditu grebalariak, Mozal Legearen bitartez
Hori guztia 09:00ak aldera gertatu zen eta 12:00etan, ELA eta LAB sindikatuen batzarrak hasi zirenean, A.O.-k ikusi zuen hesiak errepidean zeudela. Horren ondorioz, beharginak Udaltzaingoaren egoitzara jo zuen eztabaidatzeko agentearekin. "Hain larria bazen hori, nola zen posible hesiak trafikoa oztopatzen egotea liskarra gertatu eta ordu gutxira?", galdetzen du beharginak.
Handik eta hilabete eskasera, azaroan, langileak isunaren berri izan zuen. Salaketan jasotzen denaren arabera, agenteak leporatzen zion errepidea oztopatzea hesiekin, beharginak erabat ukatzen duena: "Egin genuen argazkian ikus daiteke hesiak lorategian daudela, eta ez errepidean. Guk ez genituen errepidean jarri, akusazioa faltsua da, niretzat muntaia polizialaren itxura dauka".
Ustezko arau haustea trafikoaren esparrukoa da eta Laudioko Udalak kudeatzen du. Guztira, isuna 3.000 eurokoa da.
Hori ez ezik, ez identifikatzea, errespetu falta eta labana eramatea ere leporatu zion poliziak: "Pankartak jartzeko soka batzuk eta laban bat nuen eta legez kanpoko arma eramatearen akusazioa sartu zidan salaketan".
Azken bi isun horiek, 700 eurokoa bakoitza, Ertzaintzak bideratu zituen Herritarren Segurtasunerako Legea -Mozal Legea bezala ezagutzen dena- erabilita.
Bai bere kabuz, zein sindikatuen bitartez, langileak alkatearen eta udaltzainburuaren ateak jo zituen eta azkenean lortu zuen eurekin biltzea, azaltzeko akusazioak ez zuela zerikusirik errealitatearekin. Dena den, udal arduradunek adierazi zioten isuna kentzea prebarikazioa izango litzatekeela eta ohiko prozedura jarraituko zutela.
Horren aurrean, langileak bi helegite jarri ditu ELA sindikatuko abokatuaren bitartez eta kasuak Administrazio Epaitegian bukatuko du azaroaren 21ean. Egun horretan bi aldeek euren bertsioak aurkeztu beharko dituzte eta epaileak ebatzi beharko du nork duen arrazoia.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]
ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.
Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.
Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]
ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainek greban.