Josu Erkoreka izango da Jaurlaritza berriko bozeramailea


2012ko abenduaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Josu Erkoreka EAJren bozeramailea izan da orain arte Espainiako Kongresuan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arantza Tapia arduratuko da Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailaz. Juan Mari Aburtok Enplegu eta Politika Sozialen saila gidatuko du. Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburu izango da. Cristina Uriartek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu kargua izango du. Estefania Beltran de Herediak berriz, Segurtasun saila eramango du; Jon Darponek Osasuna eta Ana Isabel Oregik Ingurumen eta Lurralde Politika.

Behin sailburuak iragarrita, datorren astelehenean egingo dute kargu berrien zina eta datorren asteartean batzartuko da lehenbiziko aldiz Jaurlaritza berria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Jaurlaritza
2025-09-03
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

2025-08-20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude