EAJko legebiltzarkideen botoek emandako gehiengo sinplearekin Iñigo Urkullu lehendakari izendatu du Eusko Legebiltzarrak.
Murrizketak eta bakegintza izan ziren atzo lehendakarigai gisa egin zuen hitzaldiaren ardatzak.
Urkulluk iragarri zuen %20 murriztuko dituela gastuak EAEko administrazio publikoan. Horrekin batera ekonomia berriz martxan jartzeko plana proposatu du EAJko buruak. Horretarako Araba, Bizkaia eta Gipzukoako Foru Aldundiekin, Eudelekin, patronalarekin eta sindikatuekin kontsentsua lortzen saiatuko dela iragarri du.
Bakegintzari dagokionez, Urkulluk adierazi zuen Eusko Legebiltzarra izango dela akordioak erdiesteko esparrua. “Aurrean dugun aukera gure belaunaldiaren erronka nagusia da” esan zuen atzoko hitzaldian eta “elkarrizketa eta adostasun bidez akordioetara heltzeko borondatea partekatu behar dugu” gehitu zuen.
Gizarte gaietan zehaztasun gutxi
Bestelako gaietan zehaztasun gutxi entzun zen atzo Urkulluren ahotik. Euskararen normalkuntzaz esan zuen, “aukera berdintasuna eta askatasuna” bermatzen dituen elebitasun “berdintzaile eta orekatzailean” sinesten duela.
Osasungintzari dagokionez, “osasun-sistema publiko eta unibertsalari” eusteko borondatea adierazi zuen gaur lehendakari izendatu duten Urkulluk. Patxi López jarduneko lehendakariak osasun-zerbitzuak pribatizatzeko arriskuaz ohartarazi zuen.
Hezkuntzari dagokionez, “bikaintasunaz” mintzatu zen Urkullu, “euskal hezkuntza sistemaren motor” gisa hartu zuen ezaugarri hori. Zeharka Wert erreformari erreferentzia eginez, “Madrildik banatzeko inposatzen saiatzen diren eredu horren aurrean, euskal hezkuntzaren autogobernu eredua indartzea planteatuko dugu” gaineratu zuen.
Lehendakarigaiek eztabaidatzen zuten bitartean, Enplegu Erregulazio Txostena jasan duten sei enpresatako langileek protesta egin zuten Legebiltzarraren atarian.
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".
Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.
Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]
Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.
Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]
Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, hainbat pertsonen arteko borroka bat zela eta bertaratu dira larunbat gauean ertzainak Ordiziara (Gipuzkoa), eta liskarrak izan dira. Bi ertzain ospitaleratu dituzte: bat lepauztaia apurtuta eta masailean ukabilkada bat jasota;... [+]
2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]
LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.
ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainek greban.