Lapurditik ari Euskal Herri osoari so

  • Gastibeltza filmak egitasmoa sortu berria da. Euskal zinema sortu eta produzitu asmoz abiatua. Senperen kokatua dago eta sortzaileek Euskal Herri osoko euskaldun guztiengana heldu nahi dute.


2018ko maiatzaren 18an - 08:41
Gastibeltza egituraren sortzaileak Senpereko Larralde egoitzan: Eñaut Castagnet, Ximun Fuchs, Katti Pochelu, Josu Martinez eta Manex Fuchs (Arg: Isabelle Miquelestorena).

Eñaut Castagnet, Ximun Fuchs, Katti Pochelu, Josu Martinez eta Manex Fuchs dira sortzaile eta arizaleak. Zinema eta antzerki munduan ezagunak. Enpresa martxan jarri berri dute, eta honela aditzera eman ere: “Euskal zinema ekoitzi eta banatzeko sortu gara. Senperen dugu bulegoa eta Euskal Herri osoari begira ari gara lanean”.

Muga administratiboak “oztopo” izan beharrean, “abantaila” bihurtu nahi dituzte. Euskal Herri osoko koprodukzioa landu eta zabaldu ostean, banaketa Frantziara eta Europara hedatu asmoa baitute.

Muga administratiboak “oztopo” izan beharrean, “abantaila” bihurtu nahi dituzte. Euskal Herri osoko koprodukzioa landu eta zabaldu ostean, banaketa Frantziara eta Europara hedatu asmoa baitute

Iparraldean  badaude zineman ari diren beste egiturak ere, hala nola,  Gabarra banatzailea Lapurdin, baita Urruñako La Fidele ekoiztetxea ere. Kanaldude enpresak (Bidarrain kokatua) esperientzia dauka alorrean, Hazparneko Zinegin ekimena ere ezaguna da euskal zineman.

Gastibeltza filmak Senpereko Larralde egoitzan aurkeztu zuten atzo. Josu Martinezek erran zuenez, Ipar Euskal Herria “erakundetze” bidean dago eta “horrek aukera ematen du politika kulturala abian jartzeko”. Ikus-entzunezkoek ere toki bat har dezaketen esperantzaz ari dira sortzaileak.

Ximun Fuchs antzerkilari eta film zuzendariak hauxe adierazi zuen: “Beharrak handiak dira eta konkurrentzia beharrezkoa da. Hala ere, zinemagintzan elkarrekin ari izan behar dugu, betiere nork bere filosofia landuz”.

Josu Martinez eta Ximun Fuchsez gain, Manex Fuchs anaia ere proiektuan ari da, bera ere antzerkilari eta aktorea. Gastibeltzan ari da ere Eñaut Castagnet. Lantaldeko kidea da halaber Katti Pochelu, Zinegin jaialdiko antolatzaile lanetan aritua dena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema industria
2024-04-05 | Euskal Irratiak
Iparraldean ere, euskararen aukera ahalbidetu du Netflixek

Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.


Hizkuntza gutxituen artean, euskara hirugarren erabiliena da Europako streaming plataformetan

Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]


2024-02-19 | Euskal Irratiak
Graxi Irigarai: «Merkatua oztopo bat da Euskal Zinema Iparraldean hedatzeko»

Hizkuntza gutxituak eta eta Frantziako zine-sistema hartu ditu ikergai Graxi Irigarai baigorriarrak bere tesian. Abenduan aurkeztu zuen bere ikerketa, eta ordutik hamaika mintzaldi eskaini ditu. Oro har, Euskal Zinemak Ipar Euskal Herrian dituen zailtasun eta oztopoak eman ditu... [+]


2023-07-10 | Ilargi Manzanares
65 urtetik gorakoak zinema-aretoetara astean behin 2 euroren truke joan ahalko dira

Espainiako Gobernuak asteartean jarriko du martxan neurria. 65 urtetik gorako pertsonak aretoetara bueltatzea sustatu nahi da, haiek direlako pandemia ostean zinemara joateko ohitura berriro hartzea gehien kostatzen ari zaienak.


Netflixek iragarri du Cabezudoren auziari buruzko dokumentala emango duela

En el nombre de ellas dokumentalean agertzen diren biktimek eta ekoiztetxeak eskerrak eman dizkie plataformari "ausardiagatik" eta beren historia kontatzeagatik. Disney+ 2022ko azaroan zen dokumentala estreinatzekoa, baina atzera egin zuen. 


Eguneraketa berriak daude