Joan den urrian, Bergarako Epaitegiak zortzi hilabeteko espetxe zigorra eta 1.200 euroko isuna ezarri zizkion udaltzainari, intimitatearen aurkako delitua egotzita. Aretxabaletako Udalak, ostegunean, eraso matxista gaitzetsi du eta erasoa pairatu duten emakumeei babesa adierazi die.
Aretxabaletako Udalak gizonezko udaltzain bat kaleratu du, emakumezko bi lankideren irudiak grabatzeagatik aldageletan arropa aldatzen zutenean. Motxila batean ezkutatutako tablet bat erabiltzen zuen horretarako. Lankideetako batek gailua aurkitu eta salaketa jarri zuen.
Bergarako Epaitegiak intimitatearen aurkako delituaren egile gisa zigortu zuen, joan den urriaren 3an, Fiskaltzaren, akusatuaren eta defentsaren arteko adostasun baten ondorioz. Gainera, helegitea ez jartzea erabaki zuten, beraz, epaia irmoa da. 1.200 euroko isuna eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina ez du kartzelara joan beharko, zigorra bi urtetik azpikoa delako.
Aretxabaletako Udalak eraso matxista gaitzetsi du, eta ostegunean emandako adierazpen instituzional baten bidez, erasoa pairatu duten emakumeei eta haien ingurukoei babesa adierazi die udalak. Era berean, udalak erabaki du ez dela bere lanpostura bueltatuko, "biktimekiko indarkeria instituzional" gisa ulertzen delako.
Aretxabaletako Udalak "konpromiso irmoa" hartu du hobetzen jarraitzeko eta berdintasunean oinarritutako herri baterantz aurrerapausoak ematen jarraitzeko: "Prozesu luzea izan da, eta argi geratu da oraindik asko dagoela hobetzeko indarkeria matxistaren identifikazioan eta indarkeria matxista jasaten duten emakumeen arretan".
Eliza Katolikoaren barruan izandako sexu abusu eta pederastia kasuek hedabideetako orrialde ugari bete dituzte, The Boston Globe egunkariak duela bi hamarkada, 2003an, Pulitzer saria jaso zuenetik, Bostongo artzapezpikuaren abusuak azaleratzeko egindako lanagatik. Baina biktimek... [+]
Izkiriatzea maite izan du beti eta, horrekin batera, batean eta bestean ikusiak nahi zituen kontatu, ondoan izan duen jendearen hitzak gizarteari eman. Etchebarneren zenbait berri eman zigun Jenofa Berhokoirigoinek ARGIAn 2017an, baina iaz Aldudetik Mundura publikatu zuelarik,... [+]
Zifra hori orain arte gotzainek onartu dutena baino zortzi aldiz handiagoa da, eta are handiagoa izan liteke, kontuan hartuta datua Cremades & Calvo Sotelo abokatu bulegoak eman duela, Espainiako Apezpikuen Batzordeak eskatuta. Oztopoak jartzen ari dira elizbarrutiak,... [+]
Adierazi dute "ezinezkoa" dela biktima guztiak zenbatzea. Erasoa jasan duten gehienek 10 eta 14 urte artean zituzten, eta erasotzaile ia guztiak gizonezkoak ziren; horien %70, apaizak.
18 hilabeteko espetxe zigorra, buruzagi gisa jarduteko debekua eta biktimei kalte-ordaina ordaintzeko beharra ezarri dio Jean-Claude Dumasi Baionako Auzitegiak.