Langileen osasuna zaintzeko, Amazoni biltegiak ixteko eskatu dio eurodiputatu talde batek

  • Ezkerreko hainbat eurodiputatuk eskutitza bidali dio Amazon multinazionaleko Europako zuzendariari, negozioa baino langileen osasuna kontuan hartu eta biltegiak itxi ditzan. Sinatzaileen artean, Greziako Konstantinos Arvanitis, Frantziako Leila Cahibi eta Özem Demirel alemaniarra daude, besteak beste.


2020ko apirilaren 12an - 10:12

Amazoneko biltegiak Europako Parlamentuan ordezkatuta dauden estatu kide guztietan daudenez, “kezka handia” helarazi diote hainbat eurodiputatuk Amazon Europako zuzendari Xavier Garamboisi, produkzioa eten ez izanak biltegietan lan egiten duten langileak arriskuan jar ditzakeelako.

Hainbat adibide azaltzen dute eskutitzean. Italiako Bergamon, birusaren hedapenaren epizentroan, langileak behartuta daude biltegira joatera eskariak bermatzeko, nahiz eta sindikatuek antolaketaz eta lan erritmoaz negoziatzeko eskaera egin. Frantzian, langile bat zainketa intentsiboetako unitatean dago, eta gutxienez bost Covid-19 kasu identifikatu dituzte. Frantziako lan ikuskaritzak Amazon ohartarazi zuen, langileak babesteko neurri guztiak har ditzan. Polonian, langileen osasuna bermatzeko hartutako neurrien seriotasun faltaren ondorioz, langileak lana uzten ari dira.

Leku guztietan, langileak Amazonen zuzendaritzari presioa egiteko antolatzen ari direla diote, haien eta inguruan dituztenen osasuna zaintzeko. Baina aldiz, konfinamendu aldi honetan, Amazonetik aginduak iristen jarraitzen dute, osasuna arriskuan jarriz. Ez da osasun neurririk aplikatzen: ez da ez eskularrurik ez maskararik ematen. Nola ulertu, gainera, Polonian langileei esan zaiela eskuak gehiegitan garbitzen dituztela eta lan-erritmoa kaltetzen dutela?

Biltegitik ateratzen diren merkantzia gehienak aisialdiarekin lotutakoak direla azpimarratzen dute eskutitzean. Bideojokoen eskaria %100 handitu da konfinamendua hasi zenetik, eta era guztietako aisialdirako objektuak ugaritu: panpinak, komikiak, DVDak, jostailuak... Sindikatuen zifren arabera, ateratzen diren produktuen %10 baino ez dira funtsezko ondasunak (elikagaiak, higiene produktuak...), eta, beraz, janari-denda edo supermerkatu gehienetan daude eskuragarri.

Dioten moduan, Europa osoko medikuek Amazonen webguneen jarduera gelditzea gomendatzen dute. Baina Europar Batasuneko zenbait estatutan, langileei egindako presioen berri jakin da, eta mehatxu egin zaie soldata kentzeko, lanera etortzeari uko eginez gero. Ondorengo galderak luzatu dituzte: Prest al daude milaka langileren bizitza sakrifikatzeko, haien irabaziak ziurtatzeko aitzakiarekin? Negozioa kosta ahala kosta mantentzeak biltegietan lan egiten duten pertsonen osasunak baino gehiago balio al du?

Leïla Chaibi, Eugenia Rodríguez Palop, Özem Demirel, Salima Yenbou, Konstantinos Arvanitis, Nikolaj Villumsen eta Kateřina Konečná eurodiputatuak dira sinatzaileak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude