Lan elkarrizketan haurdunaldi testa eskatzeagatik 25.000 euroko isuna Iberia konpainiari

  • Emakumeak kontratatzerako orduan haurdunaldi testa ematera behartzeagatik 25.000 euroko isuna jarri dio Balear Uharteetako Lan Kontseilaritzak Iberia hegazkin konpainiari, genero bazterketako kasu larria dela adierazita, Publico hedabideak zabaldu duenez.

(Arg.: wikipedia.org).

2017ko uztailaren 12an - 13:38
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duela urtebete inguru egindako lan-ikuskapen batean identifikatu zuten Iberiak pertsonal aukeraketa egiteko azpikontratatutako enpresa batek lanpostura aurkeztutako emakumeei eskatzen ziela haurdun zeuden ala ez azaltzeko mediku azterketa. Orain iritsi zaio isuna Iberiari. 

Hegazkin enpresak argudiatu du test hori eskatzen ziela emazteei, haurdun zeudenei lan-segurtasun protokolo konkretu bat jarri eta arriskuak ekiditeko. Ez da aintzat hartu Iberiaren justifikazioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
Eguneraketa berriak daude