LABI batzordea uztailaren 7an bilduko da pandemiari buruzko neurri berriak finkatzeko

  • Pandemiaren aurkako neurriak mantenduko edo malgutuko dituzten erabakiko du Urkulluk. EAEn 303 positibo berri atzeman dituzte azken 24 orduetan, eta intzidentzia metatua 112an dago. 


2021eko uztailaren 01an - 08:29
Azken eguneraketa: 10:38
Urkullu LABIren bilera baten ondoko prentsaurrekoan. Argazkia: Irekia

LABI batzordea uztailaren 7an bilduko da pandemiaren aurkako neurri berriak zein izango diren erabakitzeko. IV. Bizi Berri plana, egoera epidemiologikoari aurre egiteko estrategia multzoa ere onartuko dute bilkuran.

Azken bilera ekainaren 18an egin zuen LABIk, eta orduan onartu zuten ostalaritzari eta beste hainbat sektoreri eragiten dizkieten neurriak malgutzea: establezimenduak irekitzeko ordua gaueko ordu biak arte luzatzea eta komertzioetan, erlijio guneetan eta ekitaldi kulturaletan edukiera handitzea, besteak beste. Batzordea hogei egun barru berriro biltzeko deia ere egin zuten, egoera epidemiologikoaren bilakaera aztertzeko. 

Ekainaren 26tik hasita, Espainiako Ministro Kontseiluak kanpoaldean musukoa erabiltzeko derrigortasuna kendu zuen. Urkullu neurri horrekiko zalantzati agertu zen, eta hura onartu zen egun berean erabaki zuten EAEn osasun larrialdi egoera ezarriko balitz, maskara kanpoaldean erabiltzeko derrigortasuna ezartzea. 

303 positibo azken 24 orduetan

Bilera ez dute egoera epidemiologiko onenean egingo. Eusko Jaurlaritzak kaleratu duen azken txostenaren arabera, 303 kasu berri antzeman dituzte, eta positibo tasa %4,2an dago. Hamalau eguneko intzidentzia metatua 112,7koa da: aurreko datuekin alderatuta, kopurua 7,14 puntu hazi da, apiriletik jazo den hazkunderik handiena.

Nafarroa eta Ipar Euskal Herria

Nafarroan ekainaren 18an malgutu zituzten pandemiaren aurkako neurriak. Ostalaritzaren ixteko ordua gaueko hamaiketatik gauerdiko hamabietara arte atzeratu zuten, eta edukiera %30etik %50era igo, besteak beste. Ipar Euskal Herrian, berriz, ekainaren 30ean zinemetako, museoetako, dendetako eta tabernetako edukiera muga kendu zen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude