LAB sindikatuak adierazi duenez, Debako Praileaitz haitsuloari behar bezalako babesa emateak ez die Sasiolako harrobian lanean ari diren langileei kalterik eragingo. EAJ "gezurretan" ari dela dio LABek, eta alderdi hori "bakarrik" geratu dela kobazuloaren babesaren inguruan. Bestalde, aztarnategia babestearen alde dagoela baieztatu zuen herenegun ELA sindikatuak.