argia.eus
INPRIMATU
LAB: “Praileaitz babesteak ez die Sasiolako langileei kalterik eragingo”

2007ko abenduaren 12a

LAB sindikatuak adierazi duenez, Debako Praileaitz haitsuloari behar bezalako babesa emateak ez die Sasiolako harrobian lanean ari diren langileei kalterik eragingo. EAJ "gezurretan" ari dela  dio LABek, eta alderdi hori "bakarrik" geratu dela kobazuloaren babesaren inguruan. Bestalde, aztarnategia babestearen alde dagoela baieztatu zuen herenegun ELA sindikatuak.