“La Manada” auziko hiru epaileak kargutik botatzeko sinadura bilketa abiatu dute sarean


2018ko apirilaren 27an - 11:39
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Alba Mariñok abiatu du ekimenak. “Biolentzia matxista arazo larria da herrialde honetan, eta ezin dugu baimendu epaileek biolentziarik ez zela esatea kasu batean, zeinean bost gizonek emakume gazte bati eraso egin zioten, bortxatu, bideoz grabatu, telefonoa lapurtu eta ondoren abandonatu zuten", dio Change.org plataforman abiatutako sinadura bilketan .

Euskal Herrian izanezik, 2016ko sanferminetako kasu honen epaiak sumina eragin du nazioartean. Bereziki deigarriak izan dira Espainiako Estatuko zenbait hiritan egin diren manifestazio eta protesta jendetsuak. Guztietan oihua berdina izan da: "ez da abusua, bortxaketa da".


Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.